SGAE Fundazioak 'FlamencoEñe' 2020 bosgarren edizioa abian jarri du
Nazioarteko Programatzailei zuzentzen zaien Flamenko Erakustaldia dugu

Murtziako Cartagena hirian ospatuko da, 2020ko abenduaren 11tik 13ra

Eskaerak jasotzeko epea irailaren 24ean amaitzen da, astelehena

SGAE Fundazioak, Cartagenako Udalarekin lankidetzan, FlamencoEñeren bosgarren edizioa jarri du abian. Ekimen horren helburua flamenkoa nazioartekotzea da eta 2020ko abenduaren 11tik 13ra ospatuko da Cartagenan, Murtzian.

Honenbestez, SGAE Fundazioak deialdi publiko bat ireki du honako hauentzat:

• Musikaren sektorean parte hartzen duten SGAEko bazkide diren egile guztiak.
• SGAEko kide den egile bat ez izan arren, SGAEn erregistratutako errepertorioa erabiltzen duten flamenko-taldeak.

Programa honen helburuak honako hauek dira: flamenkoa zuzenean sustatzea, Estatuko flamenko-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzea, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak sustatzea eta sektoreko profesionalen (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) arteko topaketak eta esperientzien eta ezagutzaren trukea sustatzea.

Hiru egun horietan, parte hartzen duten flamenko taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko dituzte showcase formatuan, eta bertan parte hartuko dute flamenko espainiarraren errealitatea ezagutu nahi duten nazioarteko jaialdietako zuzendari eta programatzaileek. Gainera, nazioarteko flamenko programatzaile eta jaialdietako zuzendarien, SGAE Fundazioak gonbidatuta, eta autore eta taldeen managerren arteko topaketak antolatuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2020ko irailaren 24ra arte.

Informazio gehiago eta oinarriak