Jorge Pardo, Iñaki Salvador eta Chano Domínguez gure bazkideak saritu dituzte 2020ko Donostiako Jazzaldian
1994az geroztik jazzari egindako ekarpenagatik nabarmendu diren aparteko musikariei banatu zaie Donostiako Jazzaldia Saria

Donostiako Jazzaldiak hiru sari eman dizkie Jorge Pardo, Iñaki Salvador eta Chano Dominguez jazz musikari espainiarrei eta SGAE bazkideei.

1994tik, Heineken Jazzaldiak Donostiako Jazzaldia saria ematen dio pertsona nabarmen bati, jazzari egindako ekarpena aintzatesteko. Sarituen artean, besteak beste, Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Berbo Valdes eta Wayne Shorter bezalako musikariak dira.

Jorge Pardo
(Madril, 1956)

Flauta eta saxofoi jotzaile bikaina bezala definituta, inork ez du espainiar jazza berak baino hobeto irudikatzen. Chick Corea, Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez eta Javier Colina bezalako musikariekin kolaboratu du, jazz europarraren ahots indartsuenetako bat eta flamenko musikarien artean berritzaileena bilakatuz.

Iñaki Salvador
(Donostia, 1962)

Piano-jotzailea. Nazioartean proiekziorik handiena duen jazzeko euskal musikarietako bat, zinema, telebista eta antzerkirako soinu-banden egilea, bere izenean eta elkarlanean disko ugari dituena, Donostiako Jazzaldiaren aurreko edizioetan arrakastaz hartu diren hainbat proiekturen sortzailea eta eragin handieneko euskal jazz taldeetan parte hartzen duena. Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacon edo Alvin Queen bezalako musikariek kolaboratzerik izan du.

Chano Domínguez
(Kadiz. 1960)

Kadizeko piano-jotzaileak sari ugari jaso ditu eta kalitateagatik nazioarteko aintzatespena jaso du. Beti izan du aho-zapore ona Donostiako Jazzaldian (1995, 1996, 1999, 2001, 2003, 2006 eta 2017). Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucia eta Martirio, Herbie Hancock, Jack Deatnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollanirekin kolaboratu du.

Zorionak zuon talentu handiaren aitorpen honengatik!

Informazio gehiago hemen