'Creando en tiempos del Covid' elkarretaratze digitala Pedro Guerra, Gontzal Mendibil eta Mercedes Ferrer musikariekin aurrera doa
SGAE Fundazioaren ekimen digitalaren zazpigarren jardunaldiaz ari gara eta hurrengo ostiralean hilak 10 ospatuko da

Izen-ematea doakoa da formacion@fundacionsgae.org e-mailaren bitartez

SGAE Fundazioak Creando en tiempos del Covid solasaldi ziklo digitala antolatu du, alegia, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko topagune bat, osasun-krisi honen mehatxupean izan duten esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak partekatzeko. Zikloa online egiten da (Webex aplikazioaren bidez), astelehenero eta ostiralero, uztailaren 17ra arte, 11: 00etatik 12:30era. Sarrera doakoa da formacion@fundacionsgae.org helbidean izena emanda.

Zazpigarren saio honetan Pedro Guerra, Gontzal Mendibil euskal autorea eta Mercedes Ferrer musikari eta konpositoreek hartuko dute parte, azken hau, moderatzaile lanetan.

Ekainaren 19ko inaugurazio saioan Alejandro Conejero eta Carmen Losa zein Yolanda García Serrano antzerkigileak izan ondoren, jardunaldiek gidoira bideratutako saio batekin jarraitu zuten, Adolfo Valor, Marta González de Vega eta Silvia Pérez de Pablos idazleekin, eta musika ardatz zuen beste saio batekin ere, Javier Colina, Josemi Carmona eta Carles Benavent musikagileekin. Ondoren Clara Pons eta Lidya Rioboo dantzagileak aritu ziren Natalia Álvarez Simó Conde Duque kulturgune madrildarraren zuzendariarekin batera. Azkenaurreko sesioak antzerkigintzari ekin zion Blanca Doménech, Jorge de Juan eta Juan Luis Mira antzerkigileekin. Pasa den ostiralean, solasaldia Tirso Calero eta María José García-Mochales gidoigileekin garatu zen. Silvia Pérez de Pablos moderatzaile lanetan aritu zen orduan. SGAE Fundazioaren Ikusentzunezkoaren Zuzendari instituzionala dugu berau.

Creando en tiempos del Covid zikloaren saioak uztailaren 17ra arte luzatuko dira, orain arte bezala, astelehen eta ostiralero.

Izen-emateak doakoak dira eta formacion@fundacionsgae.org helbidera partaidetza-mezu bat bidaliz egiten dira, posta elektronikoaren zioan izena eman nahi den jardunaldiaren izenburua adieraziz.

Informazio gehiago