SGAE Fundazioak Tirso Calero, María José García Mochales eta Antonio Onetti gidoigileekin mintzaldi digitala eskainiko du
Ekimen honen boskarren jardunaldia uztailaren 3an garatuko da, ostirala

Izen-emateaa doakoa da formacion@fundacionsgae.org postontziaren bitartez

SGAE Fundazioak Creando en tiempos de Covid solasaldi digitala antolatu du, solasaldi ziklo bat alegia, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko topagune gisa, Covid-19aren garaian izan duten esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak haiekin partekatzeko. Zikloa on line egingo da (Webex aplikazioaren bidez) astelehenero eta ostiralero, ekainaren 19tik uztailaren 17ra, 11: 00etatik 12:30era, eta sarrera doakoa izango da aldez aurretik izena emanda formacion@fundacionsgae.org posta elektronikoaren bitartez.

Boskarren saio honetan Tirso Calero, María Jose García Mochales eta Antonio Onetti SGAEko presidente berria izango dira.

Ekainaren 19ko inaugurazio saioan Alberto Conejero eta Carmen Losa zein Yolanda García Serrano antzerkigileak izan ondoren, jardunaldiek gidoira bideratutako saio batekin jarraitu zuten: Adolfo Valor, Marta González de Vega eta Silvia Pérez de Pablos. Ondoren, musika ardatz zuen beste saio batekin ere, Javier Colina, Josemi Carmona eta Carles Benavent musikagileen eskutik, eta, baita ere, dantzan espezializatutako beste batekin, Clara Pons eta Lidya Riobooen eskutik, Conde Duqye gune kulturalaren zuzendaria den Natalia Álvarez Simó moderatzaile.

Creando en tiempos de Covid lelopeko topaketa digitalen on line ekimenak bere ibilbidea jarraituko du uztailaren 17ra arte, proposamen, hitzaldi eta gai berriekin, hots, diziplina artistiko ezberdinak jorratuz.

Izen-emateak doakoak dira eta formacion@fundacionsgae.org helbidera partaidetza-mezu bat bidaliz egiten dira, posta elektronikoaren zioan izena eman nahi den jardunaldiaren izenburua adieraziz.

Informazio gehiago