SGAE Fundazioak Clara Pons eta Lidya Rioboo dantzagileekin mintzaldi digitala eskainiko du
Natalia Álvarez Simó moderatzaile lanetan arituko da 'Creando en tiempos del Covid' lelopeko laugarren jardunaldian, datorren astelehenean, ekainak 29

Izen-ematea doakoa da formacion@fundacionsgae.org postontziaren bitartez

SGAE Fundazioak Creando en tiempos de Covid solasaldi digitala antolatu du, solasaldi ziklo bat alegia, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko topagune gisa, Covid-19aren garaian izan duten esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak haiekin partekatzeko. Zikloa on line egingo da (Webex aplikazioaren bidez) astelehenero eta ostiralero, ekainaren 19tik uztailaren 17ra, 11: 00etatik 12:30era, eta sarrera doakoa izango da aldez aurretik izena emanda formacion@fundacionsgae.org posta elektronikoaren bitartez.

Laugarren saio honetan Clara Pons eta Lidya Rioboo koreografoak izango dira hizlari nagusiak, Natalia Álvarez Simók (Conde Duque Kultur Etxeko zuzendaria) lagunduta.

Ekainaren 19ko inaugurazio saioan Alberto Conejero eta Carmen Losa zein Yolanda García Serrano antzerkigileak izan ondoren, jardunaldiek gidoira bideratutako saio batekin jarraitu zuten, Adolfo Valor, Marta González de Vega eta Silvia Pérez de Pablos idazleekin, eta musika ardatz zuen beste saio batekin ere, Javier Colina, Josemi Carmona eta Carles Benavent musikagileekin.

Creando en tiempos del Covid zikloaren bosgarren saioa uztailaren 3an izango da, eta Tirso Calero, Maria Jose Garcia Mochales eta Antonio Onetti SGAEko presidente berriak parte hartuko dute.

Izen-emateak doakoak dira eta formacion@fundacionsgae.org helbidera partaidetza-mezu bat bidaliz egiten dira, posta elektronikoaren zioan izena eman nahi den jardunaldiaren izenburua adieraziz.

Informazio gehiago