SGAE Fundazioak sortzaileekin solasaldi digitalen ziklo bat antolatu du ekainaren 19tik uztailaren 17ra
'Creando en tiempos del Covid' lelopeko saioak Alberto Conejero, Carmen Losa eta Yolanda García Serrano antzerkigileekin lehen topaketa bat proposatuko du datorren ostiralean, ekainaren 19an

SGAE Fundazioak Creando en tiempos de Covid solasaldi digitala antolatu du, solasaldi ziklo bat alegia, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko topagune gisa, Covid-19aren garaian izan duten esperientzia sortzaileari buruz hitz egiteko eta etorkizunari buruzko hausnarketak haiekin partekatzeko. Zikloa online egingo da (Webex aplikazioaren bidez) astelehenero eta ostiralero, ekainaren 19tik uztailaren 17ra, 11: 00etatik 12:30era, eta sarrera doakoa izango da aldez aurretik izena emanda.

Hainbat solasaldik osatuko dute zikloa, eta, besteak beste, Alberto Conejero, Carmen Losa eta Yolanda García Serrano antzerkigileek, ekainaren 19an jardunaldiei hasiera emango diete. Bide batez, Tirso Calero eta María José Mochales gidoigileek eta Javier Colina, Josemi Carmona, Mercedes Ferrer eta Gontzal Mendibil musikagileek parte hartuko dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea