SGAEk urriaren 22an egingo ditu hauteskundeak
Egileen etxeak normaltasuna berreskuratu du, Kultura Ministerioak estatutuak onartu ostean

Haustekundeak, Zuzendaritza Batzordera ezezik, Lurralde Batzordeetara eta Ikuskapen Batzorde berrira zabaltzen dira, zuzendaritza eta ordezkapen-organo guztiak erabat berrituz

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko Zuzendaritza Batzordeak 2020ko urriaren 22an hauteskundeak deitzea erabaki du. Honek erakundean normaltasuna berrezartzeko nahiari erantzuten dio, Kultura Ministerioak estatutuak onartu berri dituelako eta sasoi berri bat hasten delako kolektibo autoralarentzat.

Historian lehen aldiz, hauteskunde-errolda elkartearen kide guztiei zabalduko zaie. Neurri horrek sozietatearen demokratizazioan sakontzen du, bazkide guztiek izango baitute botoa emateko eskubidea erakundeko Zuzendaritza Batzorde berriko 39 kideak aukeratzeko.

Gardentasuna

Era berean, bazkideek Ikuskapen Batzordeko kideak aukeratu beharko dituzte. Organo hori sortu berria da, eta gobernu-organoak kontrolatzea du helburu. SGAEko bazkideak diren bost egilek eta sozietatetik kanpoko bost kidek osatuko dute, eta jabetza intelektualaren arloan dituzten eginkizunetan esperientziadunak izan beharko dira.

Ikuskapen tresna honek Kultura Ministerioak eta Autoreen eta Konpositoreen Sozietateen Nazioarteko Konfederazioak (CISAC) egindako eskakizunei erantzuten dio, SGAE jabetza intelektualaren arloko Estatuko eta Europako lege-esparru berrira behin betiko egokitzearen bidean eta ezarritako gardentasun zein birsorkuntza-helburuak etengabe bilatuz.

Lurraldetasuna

Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako, Valentziako, Galiziako, Madrilgo eta Euskadiko Lurralde Kontseiluetako kideak ere aukeratuko dituzte urriaren 22an. 2012an jarri ziren martxan, eta haien helburua da beren autonomia-erkidegoko egile egoiliarren ordezkagarritasuna indartzea, hots, sustapenari, prestakuntzari eta gizarte-laguntzari dagozkien erabakiak hartzeko orduan. Berrikuntza gisa, Kanarietako Lurralde Kontseilua eratuko da lehen aldiz.

SGAEren Zuzendaritza Batzordeak onartutako neurri hauek guztiek erakundearen funtzionamendua kudeaketa kolektiboaren nazioarteko arau eta estandarretara egokitzeko beharrari erantzuten diote. Azken urte honetan, Estatu mailako gure sozietateak barne-lana egin du bere praktikak hobetzeko, CISACek eskatutako betekizunekin bat etorriz. SGAEren helburua CISACeko eskubide osoko kide izatea da.

Garai berri hauetan SGAEren abiapuntua zera da; alegia, bere gain dituen erakunde kulturalekin (Kultura Mintseritza kudeaketaren organo-titularra eta CISAC) elkarlana mantentzea eta aregotzea, elkarrizketa ikur, bere betebehar guztien asuntzio zuhurraren bideak jorratzeko ezinbesteko asmoarekin.