XXXI. Konpositore Gazteen Saria SGAE Fundazioa -CNDM 2020
Interesdunek bide telematikoz aurkeztu ahal izango dituzte obrak 2020ko irailaren 10era arte

Deialdiak saritan 11.700 euro aurreikusi du, 35 urtetik beherako egile saridunentzat

Juventudes Musicales taldeak "Espainiako JM Sari Berezia" emango du

SGAE Fundazioak eta Musika Zabaltzeko Zentro Nazionalak (CNDM) SGAE Fundazioa -CNDM 2020 Konpositore Gazteen XXXI. Sariaren deialdia aditzera eman dute. Musikako profesionalen artean jada erabat finkatuta, deialdi honen helburua konpositore gazteen artean musika klasiko garaikidearen esparruan sorkuntza bultzatzea da, eta gizarte-garapenean laguntzea, bide batez, musika-lengoaia, joera eta adierazpide berriak ezaguturaziz.

Musika garaikidearen barruan edozein lengoai edo joera estetiko musikala duten munduko herrialde ezberdinetako konpositore guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta deialdia ixtean 35 urte baino gutxiago badituzte eta SGAEko bazkideak badira. 2017tik aurrera deitutako edizioetan lehen saria jaso zuten idazleek ezin izango dute parte hartu.

Lanak nahitaez argitaragabeak izan beharko dira, egile bakarrekoak, zazpi eta hamabi minutu arteko iraupenekoak, eta gutxienez bost interpretez eta gehienez bederatziz osatutako plantilla instrumentalera egokitu beharko dira. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Partiturak aurkezteko epea 2020ko irailaren 10era arte zabaltzen da, osteguna. Partiturak posta elektronikoz bidali beharko dira smoralg@fundacionsgae.org helbide elektronikora, egilearen harremanetarako datuekin batera.

Musikagintzaren aditu ezagunez osatutako epaimahai batek, guztira 11.700 euroko saria jasoko duten lau lan finalistak aukeratuko ditu. Horrez gain, "JM Sari Berezia" izeneko sari berezia emango du Juventudes Musicales de España taldeak, eta lehen sariaren irabazleari Espainiako Musikarien Sareko konpositore egoiliarra izateko aukera emango zaio 2021-2022 denboraldian. JM Españak ganbera musikako hiru lan enkargatuko dizkio eta 1.000 euro emango dizkio pieza bakoitzeko. Azkenik, SGAE Fundazioak azken kontzertuko interpretazioak zuzenean grabatuko dituen promozio disko bat argitaratuko du.

Aipatu sari-dirutza hori era honetan banatuta emango da: "Xavier Montsalvatge" lehen saria (6.000 euro eta diploma), "Carmelo Alonso Bernaola" bigarren saria (3.000 euro eta diploma), "Francisco Guerrero Marín" hirugarren saria (1.500 euro eta diploma) eta "Juan Crisostomo Arriaga" ohorezko aipamena (1.200 euro eta diploma).

Irabazleak, azaroan

2020ko azaroaren 23an, CNDMren 20/21 Serieak zikloaren barruan, Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionaleko 400 Auditorioan lau lan finalisten kontzertua egingo da eta emandako sarien berri emango da.

Informazio osoa