Antonio Onetti, SGAEko presidente berria
Zinema eta telesailetako gidoilaria eta antzerkigilea da

Apirilaren 15etik bitarteko karguan egon den Fermin Cabal ordezkatuko du, estatutuek ezartzen duten moduan

Antonio Onetti zinemako eta telebistako antzerkigile eta gidoilaria Autoreen eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko presidente izendatu dute, Zuzendaritza Batzordeak gaurko ezohiko bilkuran erabaki bezala (21 alde, 6 kontra, 8 abstentzio). Onettik Fermin Cabal ordezkatuko du karguan, izan ere, azken hau behin-behineko presidente izan da apirilaren 15etik, erakundearen estatutuek ezartzen duten moduan.

Antonio Onetti erakundearen 44. Presidentea dugu. 120 urteko historian zehar SGAE taldeak hainbat konpositore (Ruperto Chapí, Amadeo Vives, Francisco Alonso, Jacinto Guerrero edo Moreno Torroba), antzerkigile (Benito Pérez Galdós, Pedro Muñoz Seca, Carlos Arniches, Eduardo Marquina, Juan José Alonso Millán, Ana Diosdado edo Santiago Moncada) edo zinemagile (Manuel Gutiérrez Aragón, esaterako) izan ditu buru.

2018ko urriaren 26ko hauteskundeen ondoren hautatutako Zuzendaritza Batzordeko kidea, gaur egun Ikus-entzunezko Lanen Elkargoko SGAEko presidenteordea zen. 2012an, SGAEko Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan zen, Autor Fundazioaren presidente aukeratua izan zen eta egungo SGAE Fundazioren aitzindaria dugu, berari zor zaio izen aldaketa, alegia.

Antzerkigile gisa, dozena bat lan estreinatu eta argitaratu ditu Espainian, eta horietako batzuk Europako, Amerikako eta Afrikako beste herrialde batzuetan. Ingelesera, frantsesera, portugesera, arabierara eta errumanierara itzuli dira bere testuak. Zinema eta telebistako gidoilari gisa, benetako kasuak eta pertsonaia historikoak pantailaratzen aditua da, baita eguneroko telesailen gidoiaren alderdi guztietan ere.

Informazio osoa