SGAE Fundazioak ‘Yo me quedo en casa…creando’ film laburren lehiaketa antolatu du haur eta nerabeentzat
Interesatuek beren film laburrak bidal ditzakete, berrogei eguneko itxialdia etxean nola bizi duten kontatuz, 2020ko maiatzaren 8a arte

Etxeko txikienen aldetik Alarmako Estatuko Errege Dekretua betetzea eramangarriagoa izan dadin, SGAE Fundazioak sortzaile txiki eta gazteentzako film laburren lehiaketa antolatu du: ‘Yo me quedo en casa... creando’ lelopean, 6 eta 17 urte bitarteko sortzaile txikienei zuzenduta. Film laburrak jasotzeko epea 2020ko maiatzaren 8a arte egongo da indarrean.

SGAE Fundazioaren lehiaketak hiru minutu baino gutxiagoko iraupena duten ikus-entzunezko piezak sarituko ditu, edozein genero edo gairi buruzkoak, Espainiar Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan, konfinamendu-egunetan familian egindakoak. Programaren helburuak sormena, familian lan egitea eta ikus-entzunezko lengoaiaren ezagutza sustatzea dira.

Deialdia 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek (haurren kategorian) eta 13 eta 17 urte bitarteko nerabeek (gazteen mailan) parte hartzeko dago zabalik. Epaimahai batek kategoria bakoitzeko hiru film labur sarituko ditu. Saridunek garaikur bat eta tablet bat eskuratuko dute. Bide batez, euren lanak Madrilgo Berlanga Aretoan erakutsi ahal izango dituzte sari banaketaren egunean. Irabazle guztiek solasaldi batean parte hartuko dute egun horretan, ospe handiko profesional batek moderatuta.

Film labur horietan ezingo dira, inola ere, musika prexistenteak sartu, erabili edo sinkronizatu, ez eta besteren ikus-entzunezko lanen zatiak ere. Piezak erabat originala izan behar du. Halaber, ez dira sartu behar beren irudiak grabatzeko baimenik eman ez duten pertsonen irudiak (bizilagunak, oinezkoak, etab.), ez eta beste batzuen koadro edo argazkien irudiak ere.

Lanak telematikoki bidaliko dira formacion@fundacionsgae.org helbide elektronikora. Oinarri hauei erantsitako partaidetza eta baimen-fitxarekin batera iristen ez diren film laburrak deskalifikatuta geratuko dira.

Informazio gehiago eta oinarriak