SGAE Fundazioak Antzerki Testuak Itzultzeko Laguntzen 2020ko deialdia egin du
Hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 24tik apirilaren 24ra arte egongo da zabalik

SGAE Fundazioaren helburu nagusietako bat sortzaileak eta haien obrak nazioartera zabaltzea da. Gure egileen lanek nazioartean presentzia handiagoa izan dezaten, SGAE Fundazioak hainbat proiektu babesten jarraitzen du, eta horiei guztiei laguntza-ildo hau gehitzen zaie: Antzerki Testuak Itzultzeko Laguntzen 2020ko deialdia.

Deialdi honen bidez, antzerkigileek beren testua atzerriko hizkuntza batera itzultzeko laguntza ekonomikoa eskatu ahal izango dute.

SGAE Fundazioak lan lerro hau abian jarri zuenetik ehun bat antzerkigileren testuak itzuli dira, besteak beste, Miguel del Arco, Gracia Morales, José Sanchis Sinisterra, Antonia Bueno, Eva Hibernia, Paco Gámez, Ernesto Caballero, Juan Mayorga, Patricia Pardo eta María Pradoren antzerki-testuak.

Informazio gehiago