Conecta FICTION 2020an parte-hartzeko proiektu-aurkezpen epea zabaldu egin da
Pitch Copro Series, Pitch Short-Form Series eta Pitch Clips delakoetan

Koronabirusak eragin duen egoera dela-eta, 2020ko ekainaren 22tik 25era Iruñean ospatzear den Conecta Fiction telebista-telesailen nazioarteko koprodukziorako kongresuan parte-hartzeko proiektu-aurezpen epea zabaldu egin da. Antolakuntza taldeak deitutako hiru sailetako epeak luzatu ditu, Pitch Copro Series, Pitch Short-Form Series eta Pitch Clips delakoetan, hain zuzen ere.

Inside Content enpresak ekoitzita eta SGAE Fundazioaren laguntzarekin, Conecta Fictionek Europa, Latinoamerika eta Estatu Batuen arteko koprodukzio proiektuak aztertzeko, negoziatzeko eta akordioak ixteko balioko du, ikus-entzunezko sektorean Espainiako langintzari balioa emanez. Praktikan, Conecta Fictionek hitzaldiak, mahai-inguruak eta klase magistralak eskainiko ditu, eta horietan goi mailako hirurogei inbertitzaile eta exekutibo inguruk parte hartuko dute, beren ikuspuntua eta esperientziak azalduz.

Hala, deialdi-epea luzatu duten deialdien artean honakoak daude:

Pitch COPRO serieak: ekoiztetxeei zuzenduta, telesail- eta minisail-proiektuak aurkezteko balioko du (lanak gutxienez 45 minutuko iraupena behar du izan). 10 proiektu finalista aukeratuko dira eta Conecta Fiction webgunean aurkeztuko dira. Proiektuak eskatzeko epea 2020ko martxoaren 23ra arte egongo da indarrean.

Pitch SHORT-FORM serieak: ekoiztetxeei zuzenduta, 25 minutuko iraupena gainditzen ez duten kapituluak dituzten serie-proiektuak aurkezteko balioko du. 5 proiektu finalista aukeratuko dira, Conecta Fiction programan aurkeztuko direnak. Proiektuak eskatzeko epea 2020ko apirilaren 6ra arte egongo da indarrean.

PITCH CLIPS: Espainiako Gidoilarien Sindikatuko gidoilari kideei zuzenduta, serie-proiektu baten pitch-a aurkezteko balioko du, gehienez 2 minutuko iraupeneko klip batean. Hautatutako proiektuak hainbat pantailatan erakutsiko dira, Conecta Fiction atalean. Proiektuak eskatzeko epea 2020ko maiatzaren 5era arte egongo da indarrean.

SGAEko bazkideentzako abantailak

SGAEko bazkideen eta konpainien arteko ideia-trukea erraztuko du SGAE Fundazioak, bilerak egiteko espazio erreserbatu bat eskainiz. Gainera, erakundeak pitching-erako hautatutako SGAEko bazkideei one-to-one meeting-eko saio esklusibo batean eta akreditazioaren prezioan % 25eko deskontuak eskainiko dizkie.

SGAE Fundazioa eta Conecta FICTION

SGAE Fundazioak Conecta Fiction ekimenarekin lankidetzan dihardu lehen ediziotik, SGAE Fundazioaren Telebistako Serieak Sortzeko Laborategietan garatutako proiektuetatik eratorritako proiektuen pitch batekin. Orain arte, hiru proiektuk lortu dute garapen kontratua eskaintzen dien RTVEko Saria: Maribel Vitar eta Cristina Ponsen Ama en apuros (una visión de la maternidad actual con un toque gamberro); Malaka, aurreko denboraldian TVEn estreinatu zen Daniel Corpasen gidoia; eta Carla Guimarãez eta Pepe Maciasen ¿Porqué desapareron los hombres?

Laugarren Conecta Fiction edizioak Nafarroako Gobernuaren laguntza du berriz ere, NICDO (Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Elkartea) eta SODENA (Nafarroako Garapen Elkartea) erakundeen eta SGAE Fundazioaren bidez, CLAVNA (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterra) eta NAPAR (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkartea) erakundeen laguntzarekin garatzen da. Ekitaldiaren diseinua eta ekoizpena Inside Content enpresaren esku garatuko da.

Informazio gehiago