SGAE, bazkideengandik inoiz baino gertuago
Aurrekaririk gabeko osasun-erronka baten aurrean gaude, guztion konpromezu berezia eskatzen duena

SGAEk babesa adierazi nahi die egunotan birusari lehen lerroan aurre egiten ari diren guztiei

Autoreak eta argitaratzaileak, gizarteko gainerako kideak bezala, Covid19aren krisiaren eraginpean daude. Lehenik eta behin, zoritxarrez, erakundeko 130.000 bazkide baino gehiagoren artean gaixotasuna duten pertsonak daudelako, eta dagoeneko giza galeraren bat edo beste deitoratu behar izan dugulako. Bigarrenik, kultur jardueraren galgatzeak ekarriko dituen ondorio ekonomikoek denetan izango dutelako eragina.

Larrialdi honen aurrean, SGAE taldean ezin gara gelditu, eta gure bazkideei ohiko zerbitzua ematen jarraitzeko telelan-sistemak inplementatzen lehen entitate kudeatzailea izan gara; aldi berean, gure 500 langiletik goragoko taldea babesten dugu. Zentzu horretan, aste honetan antzezleen arteko banaketa egin dugu, aurreikusita zegoen bezala.

Gainera, zuen galderei eta eskaerei erantzuten jarraituko dugu, telematikoki, telefonoz, postaz eta webgunean duzun eremu pribatuaren bidez.

Gobernuak iragarritako neurri ekonomikoen inguruan, eta horiek sortzaileei aplikatzearen inguruan, SGAEk administrazio guztiekin harremanetan jarri zen joan den ostiralean, gure ezagutza eta elkarlana eskaintzeko. Eta arreta zabaltzeko aukera guztiak aztertzen ari gara, dagoeneko ematen ari baitira, bazkide ahulenei, alegia, gehien itzuli behar diegun bazkideei.

Azkenik, SGAEk bere bazkideei eskerrak eman nahi dizkie bere erreakzio eredugarri eta solidarioagatik. Hunkigarria da ikustea gure sortzaileak nola ari diren beren talentua gizarte osoaren eskura jartzen, eta doan, sare sozialen eta zuzeneko emanaldiak eta bestelako ekimenak dituzten plataforma digitalen bidez. Berriro ere erakutsi dugu kultura garrantzitsua dela, gizarteak behar gaituenean hortxe gaudela, izan ere sorkuntzak lagunduko dio gizarteari ahalik eta batasun handienarekin eta ahalik eta animorik onenarekin datozen egunoi eusten.

Ziur gaude denok batera aurrera aterako garela. Bat eginda, ezbehar honi aurre egin eta gaindituko dugu.

SGAE taldearen egoitzen harreman-datuak