Musika herrikoiak sortzeko eta musika nazioartean sustatzeko bidaien 2020 laguntza deialdia
Musika herrikoiak sortzeko laguntza-epea 2020ko martxoaren 27an amaituko da

Musika nazioartean sustatzeko bidaia-laguntzak 2020ko azaroaren 27ra arte eska daitezke

Bazkide hori:

Atsegin handiz jakinarazten dizut otsailaren 25etik aurrera irekiko dela SGAEko bazkideei zuzendutako gure laguntza-ildo zenbaiten eskaerak jasotzeko epea. Zehazki, honako hauek dira:

- SGAE Fundazioak herri-musikak sortzeko ematen dituen laguntzak (2020rako deialdia). 2020ko otsailaren 25etik martxoaren 27ra.

- SGAE Fundazioaren laguntzak musika nazioartean sustapen-bidaiak egiteko (2020rako deialdia). 2020ko otsailaren 25etik azaroaren 27ra.

Horietako programaren bat interesgarri izango zaizulakoan eta, modu horretan, apalki bada ere, egile gisa duzun ibilbidea garatzen lagunduko dizugulakoan,

Jaso ezazu nire agurrik beroena,

Juan Ramón Arnaiz
SGAE Fundazioko presidentea

Sormenerako laguntzak: Informazio gehiago eta oinarriak
Bidaia-laguntzak: Informazio gehiago eta oinarriak