SGAE Fundazioaren bidaia-laguntzak arte eszenikoak nazioartean sustatzeko: antzerkia eta dantza
Eskabideak jasotzeko epea 2020ko azaroaren 27ra arte zabalik da

Bazkide hori:

Atsegin handiz jakinarazten dizut otsailaren 25etik aurrera SGAE Fundazioak SGAEko bazkideei zuzendutako ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen nazioarteko sustapenerako bidaia-laguntzak jasotzeko epea irekiko dela.

- SGAE Fundazioaren bidaia-laguntzak ikus-entzunezkoak nazioartean sustatzeko (2020rako deialdia). 2020ko otsailaren 25etik azaroaren 27ra.

- SGAE Fundazioaren bidaia-laguntzak arte eszenikoak nazioartean sustatzeko: antzerkia eta dantza (2020rako deialdia). 2020ko otsailaren 25etik azaroaren 27ra.

Horietako programaren bat interesgarri izango zaizulakoan eta, modu horretan, apalki bada ere, egile gisa duzun ibilbidea garatzen lagunduko dizugulakoan,

Jaso ezazu nire agurrik beroena

Juan Ramon Arnaiz
SGAE Fundazioko presidentea

Ikusentzunezkorako bidaia-laguntzak
Arte Eszenikoetarako bidaia-laguntzak: antzerkia eta dantza