Musikmesse Azokarako deialdia zabalik
2020ko urtarrilaren 27ra arteko deialdi irekia dugu musika inprimatuaren editoreentzat

SGAE Fundazioak, Musikaren Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren laguntzarekin (INAEM), Sounds From Spain plataformaren bidez, Espainiako partaidetza antolatu du musika inprimatuaren editoreentzat, Messe Frankfurt Exhibition GmbH gunean, 2020ko apirilaren 1etik 4ra ospatuko den Musikmesse azokan.

Hain zuzen ere, nazioarteko azoka hau munduko garrantzitsuenetakotzat jotzen da partiturak eta musika edizioak, musika tresnak, musika softwarea, ordenagailuko hardwarea eta osagarriak merkaturatzeko.

Edizio honetarako hautatzen diren Estatu mailako argitaletxeek beren erakustoki propioa izango dute Sounds From Spain pabiloi informatiboan; beren materialak azokan zaintzeko biltegia erabili ahal izango dute; wifi bidez internetera sartu ahal izango dira, eta Sounds From Spain euskarriak azoka horretan parte hartzeari buruz egiten diren komunikazio guztietan agertu ahal izango dira.

Sounds From Spain osatzen duten erakundeen babesaz gain, deialdi honek Musika Editoreen Espainiako Elkartearen laguntza du (AEDEM).

Parte hartzeko baldintzak:

• Azoka honetan beren katalogoa esportatzeko interesa duten musika inprimatuaren editoreek baino ezingo dute parte hartu.
• Editore guztiek "media package reduced" delako kostua ordaindu beharko diote SGAE Fundazioari (299 €+ BEZ), Musikmesserako nahitaezko baldintza baita erakusketa-gunean materiala erakusten duten enpresa guztientzat.
• Erakustoki gisa erregistro orokorra egin ondoren, argitaratzaile bakoitzaren ardura izango da azokara doazen langileentzat esparrurako sarrera-txartelak kudeatzea. Horretarako, Musikmesseko antolakuntzak berak posta elektronikoz emango dizkion jarraibideak bete beharko ditu.
• Editore bakoitza arduratuko da azokan erakutsi nahi duen materialaren garraioa kudeatzeaz.

Izena emateko baldintzak:

Ekimen hau zure interesekoa bada, mesedez eskatzen dizugu 2020ko urtarrilaren 27a baino lehen gurekin harremanetan jartzeko smoralg@fundacionsgae.org posta elektronikoaren bidez, erregistroa kudeatzeko behar den informazioa zabaltzeko eta dokumentazioa eskatzeko.

'Sounds From Spain' euskarriari buruz

Sounds From Spain Espainiako musika-industriaren nazioartekotzeari laguntzeko plataforma da. Honako hauek osatzen dute: ICEX España Esportazioak eta Inbertsioak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM), SGAE Fundazioa, Artista Interprete eta Exekutanteak Elkartea (AIE), Ikuskizunen Ordezkari Teknikoen Elkartea (A.R.T.E.), Espainiako Musika Ekoizleak (Promusicae) eta Batasun Fonografiko Independentea (UFI).

Sounds from Spain taldearen helburua Estatu mailan egiten den musikaren esportazioa sustatzea da, sektoreko profesionalen presentzia erraztuz nazioarteko topaketa garrantzitsuenetan, hala nola Midem (Cannes), South by Southwest (Austin), Musikmesse (Frankfurt) edo Womex delakoetan.

Informazio gehiago eta oinarriak