SGAE Fundazioak 'Eloy y el Mañana' Iñigo Guardamino bilbotarraren Leopoldo Alas Minguez 2018 saria argitaratu du
Egileak genero-rol tradizionalak deseraikitzen ditu bere haur protagonisten begiradaren bidez

Beste argitalpenen artean, SGAE Fundazioak Iñigo Guardamino egile bilbotarraren Eloy y el Mañana liburua kaleratu du, alegia, 2018an LGTBI gaia duten antzerki-testuetarako Leopoldo Alas Mínguez Saria jaso duen lana. Sari horren hamabigarren edizioa da aurtengoa, Visible Kultur Elkartearen eskutik. SGAEren hainbat egileren lan hau eta beste batzuk berriki egin den Irakurketa Dramatizatuen XXIII. SGAE Zikloan programatu ziren eta SGAE Fundazioak argitaratutako antzerki-bilduma zabalari gehitzen zaizkio, denera.

Eloy y el Mañana etorkizun distopikoan kokatutako obra da, non generoen arteko borrokak gatazka armatu larria eragin duen. Testuinguru horretan, haur batek ihes egingo du Biharamunera. "Erreferentzia kulturalez kargatuta datorren testu bat da" eta "feminismoaren historiaren genero sinbolismoa" agerian duela dio idazleak.

Oso hizkera familiarra erabiliz, sexuen arteko gerran barneratzen da: "Nire ilobei idatzi nien, genero problematika guztia hobeto uler zezaten. Umeentzat ilunegia dela pentsatzen dute batzuek, baina ni Grimm anaien ipuinekin hazi nintzen, eta oso normal atera naiz, hala uste dut behintzat", aitortu du Guardaminok.

Eloy y el Mañana eskubideen konkistari buruzko erreferentziaz beteta dago, genero-rolak agerian uzten ditu, eta gatazkatik ihes egin eta etorkizun baketsu batekin fantasia egiten duten bi umeren haurren begiradaren bidez deseraikitzen ditu rol horiek. "Sexuen arteko gerra armatu honen erdian, Eloyk, ume atzerakoi batek, Simone ezagutzen du, sarraskietatik ihes egiten duen neskatila. Berak Biharamunaz hitz egiten dio, leku hobe batez. Biek ala biek abentura asko biziko dituzte, eta Eloy ez da izan zena berriro izango ", azaltzen du egileak.

Egileari buruz

Zuzenbidean lizentziatua dugu Iñigo Guardamino (Bilbo, 1973). Zuzendari gisa, besteak beste, Marcelo Diaz, Tamzin Townsend eta Florian Borchmeyerrekin ikasia da. Antzerkigintzan, SGAE Fundazioaren sari berau jaso zuen 2012an El año que mi corazón se rompió lanarekin, eta Antzerki Egileen Elkartearen II. Lehiaketa irabazi zuen Londresekin (2014). 2015ean, SGAE Fundazioak Un resplandor en el cielo del norte proiektua hautatu zuen III. Antzerki-idazlan Laborategirako. Horrez gain, besteak beste, Huevo, Vacaciones en la inopia (Max Sarien finalista, Errebelazio Autoria Onena bezala, Ekoizpen Pribatu eta Ikuskizun Onena bezala izendatua egoteaz gain) eta Castigo Ejemplar Yeah obrak idatzi eta zuzendu ditu. Kixotearen II. zatiaren laugarren mendeurreneko ospakizunen baitan, Teatro Españolaren A siete pasos del Quijote proiektuan parte hartu zuen, Cierra los ojos, dame la mano testuarekin. Solo con tu amor no es suficiente lanak 2015eko Godoff saria irabazi zuen. 2017ko martxoan Este es un país libre y si no te gusta vete a Corea del Norte obra berria estreinatu zuen, Madrilgo Nave 73 aretoan.

SGAE Antzerki Sariei buruz

SGAE Fundazioak, antzerki-panorama aberasten lagunduko duten testu dramatiko berrien sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, antzerki-sari ezberdinen deialdia egiten du urtero: Jardiel Poncela Antzerkiaren SGAE Saria, Haur Antzerkiaren SGAE Saria eta Leopoldo Alas Minguez Nazioarteko Saria (LAM Saria) LGTBI gaiak jorratzen dituzten antzerki-testuetarako.

SGAE Fundazioaren ildo editoriala

Eloy y el Mañanak SGAE Fundazioaren katalogo editorial zabalarekin bat egin du, orain arte berrehun izenburu baino gehiago dituena eta gaur egungo eszenaren bilakaera nonbait erakusten duena ere. SGAE Fundazioaren aipatutako antzerki-bildumez gain, bertan publikoak kudeatzeko, marketina egiteko eta fidelizatzeko politikei buruzko eskuliburuak, gidak, saiakuntzak, biografiak, antologiak eta azterlanak daude.