Bilbok 'Zine Kontari' euskaraz egindako zinemaldiaren bosgarren edizioa hartuko du
Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan burutuko da, abenduaren 9tik 13ra, gunea bete arteko sarrera librearekin

'Nur eta herensugearen tenplua', 'Ehun metro, 'Lasa eta Zabala', ‘Pikadero’ eta ‘Errementari’, aurreikustako pelikulen artean

Lehen aldiz, Zine Kontari 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako goizeko saio batekin hasiko da, abenduaren 9an, astelehenean: Nur eta herensugearen tenplua, Juan Bautista Berasategirena, goizeko 10:00etan. Abenduaren 10etik aurrera, proiekzioak 19:00etan hasiko dira film luzeetan, eta film labur bat izango dute aurretik, abenduaren 13ra arte.

Ia dena prest dago euskaraz idatzitako eta egindako zinema zikloaren bosgarren edizioari hasiera emateko. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak bere gain hartzen du egitamu hau defendatzeko ardura, SGAE Fundazioaren lankidetzarekin. Haren helburua da euskal egiletza duen zinema minoritario bat zabaltzea, ia kasu guztietan areto komertzialetan ez dauden tituluak berreskuratzen dituena, euskara tresna eta bitareko nagusi gisa hartuta. Euskara maite duten guztientzat, oro har, eta ikasten ari direnentzat bereziki, ekimen aproposa da, proiekzioekin batera gaztelaniazko azpitituluak jarriko baitira (estreineko proiekzioan ezik).

Emanaldiak, 9 guztira, Bilboko Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan proiektatuko dira (Bertendona kalea 3 bis, 6. solairua), gunea bete arteko sarrera librearekin. Eneko Olasagastik zuzendutako aipatu filmarekin ekingo zaio zinemaldiari, alegia, Toti Martínez de Lecearen eleberri ospetsuan oinarri duen Nur eta heresungearen tenplua filmarekin, ikuslego eskolarrarentzat.

Lehen mailako bestelako errealizadoreak tartekatuko dira, hurrengo egunetan, arratsaldez: Alfonso Ungria (Ehun metro pelikularen errealizadorea, Ramon Saizarbitoriaren eleberrian oinarritutakoa eta Ungria beraren gidoiarekin, hilaren 10ean); Pablo Malo (Lasa eta Zabalaren arduraduna, Joanes Urkixoren gidoiarekin, hilaren 11n); Ben Sharrock (Pikadero luzemetraiaren zuzendari eta gidoigilea, abenduaren 12an); eta Paul Urkijo (Errementari filmaren zuzendari eta gidoigilea, Asier Guerricaechebarríarekin, azken hau, berriki Julio Alejandro SGAE Gidoi Sariaren irabazlea, Javier Echánizekin batera).

Lau film luze horiek Maru Soloresen Dortoka Uhartea, Koldo Edorta Carranzaren Kaleko Antzerkia, Arantza Ibarra Basañezen June eta David Zabala eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera film laburrak izango dute aldez aurretik, hurrenez hurren.

Edizio berri honetan, SGAE Fundazioaren beraren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza darama Zine Kontari zinemaldiak.

Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteari buruz

Bazkideei lan eta lege-aholkularitza eskaintzeaz gain, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak 2019an sektoreko jarduerarekin lotutako hainbat prestakuntza-proiektu eta programa zehaztu eta garatu ditu helburu gisa, tartean, Zine Kontari bera, Donostiako Zinemaldiko Gidoirik Onenari Saria, edo, Bilbon, azaroaren 12tik 16ra antolatutako Estatuko Gidoigileen VI. elkarretaratze edo bilgunean ezinbesteko laguntza.

Informazio osoa