David Cantalejo bilbotarrak Musikagile Gazteen XXX SGAE Fundazioa-CNDM 2019 Saria irabazi du
35 urtetik beherako lau musikagilerentzako sariak aurreikusi dira, gizonezko hiru eta emakumezko bat, guztira, 11.700 euro

SGAE taldearen presidentea dugun Pilar Juradok eman zuen saria, bart, Madrilgo Reina Sofia Arte Museoaren Auditorioan eskeinitako kontzertuan

Musika Difusiorako Gune Nazional eta SGAE Fundazioaren Musikagile Gazteen XXX deialdiaren irabazle aditzera eman dute bart: David Cantalejo dugu (Bilbo, 1985) lehen sariari eutsi dion musikagilea La noche de Walpurgis obrarekin. Guztira 35 urtetik beherako lau musikagilerentzako sariak aurreikusten ziren, hain zuzen ere, euskal musikagilea ezezi, honakoak: Antón Alcalde Rodríguez (Rianxo, A Coruña, 1992); María del Pilar Miralles Castillo (Almería, 1997); eta Bruno Angelo (Brasil, 1985).

KOAN 2 talde instrumentalak musikagile hauen guztien obrak interpretatuko zituen José Ramón Encinar maixuaren zuzendaritzapean, sarien itxiera-ekitaldian, Madrilgo Reina Sofía Arte Museoaren Auditorioan, CNDM erakundearen Series 20/21 denboraldiko programazioaren baitan. SGAE taldearen presidentea dugun Pilar Jurado bertan egon ezezik sariak banatu zituen. Bere hitzetan "benetan oso sari garrantzitsuak ditugu honako hauek geurean, izan ere, balio itzela dute musikagile gazteen estreineko obrak aditzera emateko eta hainbat gunetan zabalduak izateko". Pilar Juradok ondo baino hobeto ezagutzen du esperientzi hau, izan ere, aitorpen bera izan zuen bere garaian.

Errezitala publiko osora zabalik egindako saioa izan zen, sarien epai-mahaia lekuko. Epai-mahaiak erabaki zuen zuzen-zuzenean sari ezberdinak nola banatzen ziren, sailkapen finala honakoa izen genuela: “Xavier Montsalvatge” Saria (6.000 €), lehena David Cantalejorentzat; “Carmelo Alonso Bernaola” (3.000 €), bigarrena María Pilar Mirasellesentzat; “Francisco Guerrero Marín” (1.500 €), hirugarrena Antón Alcalde Rodríguezentzat; eta “Juan Crisóstomo Arriaga” ohorezko aipamena, azkenik (1.200 €), Bruno Ángelo brasildarrarentzat. Bide batez, 2019an ere SGAE Fundazioak diska bat argitaratuko du non lehiaketaren lau obra finalistak grabatuko diren, gerora berau mugitu eta sustatzeko asmoarekin, halaber.

Aurten ere Musikagile Erresidentea

Iaz geroztik, ekimen honek aintzat hartzen dituen sari ezberdinei sari berri bat gaineratzen zaie, alegia, 2019 Musikagile Erresidentea. Estreineko aitorpen hau Espainiako Musika Gazteriarekin abian jarritako ekimena da eta elkarte horren musikagile erresidentea bilakatzea dakar, 2020-2021 denboraldian. Sare horrek hiru kamara musika-lan enkargatuko ditu eta musikagile erresidenteak bakoitzeko 1.000 € jasoko ditu. Musikagileak sarearen baitan jotzen ari diren hiru talde aukeratuko ditu eta hiru talde horiek bere obrak estreinatu eta interpretatuko dituzte urtean zehar programatuko diren 200 kontzertu baino gehiagotan.

David Cantalejori buruz

Jose Torre maixuaren gidaritzapean musika ikasketak burutu zituen Nafarroako Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Eskolan, eta, Eulàlia Solérekin piano ikasketak osatu zituen Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan. Musikagintzaren lehen mailako hainbat sariren irabazlea dugu, tartean, Durango Hiria, baita kamara lehiaketak ere, Iceberg piano eta flauta bikotearen partaide gisa. Garaikideak musika garaikideko taldeko kidea ere dugu. 2016an akordeoi eta orkestrarako Elegía del silencio obra estreinatu zuen Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, NAK Festibalaren baitan, hain zuzen. Da_sh Editions argitaletxeak edo eta Silboberri elkarteak ditugu bere zenbait obren publikatzaileen artean.

Sariari buruz

Musikagintzaren profesionalen artean erabateko onarpenarekin, gazteengan musika klasiko garaikidearen sorkuntza bultzatzea bilatzen dute sari hauek, eta, bide batez, giza garapena sustatzea, musikagintza honen lengoia eta tendentzia berriak baita adierazbideak ere zabalduz.

SGAE eta berorren Fundazioaren eskutik, bere ereduan maila garrantzitsua erdietsi dute, antolakuntza egoki eta zuhurragatik batipat, baina epaile eta partehartzaileen ospe eta aitorpenagatik ere bai. Aurreko hogeita bederatzi edizioak hori guztiaren izpilu bilakatu ezezik Estatutik kanpo ere luze hedatu dira. Sariei eusten dioten musikagileek betebehar ugari dituzte, tartea, musikagintza klasiko garaikidea egin edo sortu, 35 urte baino gutxiago izan deialdia ixten den egunerako eta, jakina, SGAE, Autore eta Argiratzaileen Elkarte Nagusiaren bazkide izan.

Aldez aurreko edizioen garaileen artean lehen mailako sortzaileak aurkitzen ditugu, Estatu mailan nahiz nazioartean ibilbide musika eta egile oparoa jorratzerik izan duten autoreak. Horien artean, Agustín Charles, Mauricio Sotelo, José María Sánchez-Verdú, Jesús Rueda, Jesús Torres, Pilar Jurado, Gabriel Erkoreka, Ramón Humet, Juan Cruz Guevara, Jesús Navarro, Oliver Rappoport edo Nuria Núñez.