Javier Echániz eta Asier Guerricaechebarríaren Sorbeltz lanak ‘Julio Alejandro’ 2019 SGAE Gidoi Saria irabazi du

Ezkerretik eskumara, Javier Echániz eta Asier Guerricaechebarría Julio Alejandro 2019 SGAE Gidoi Saria jasotzen, SGAE Fundazioaren presidentea den Juan Ramón Arnáizen eskutik, Xixongo Nazioarteko 57 Zineamaldiaren sari-emarian, aurreko ostiralean.

25.000 euroko dirutza aurreikusten duen aitorpenari eutsi diote euskal egileek, Aitor Echeverría eta Pep Garrido (Katalunia), eta, Isabel Sánchez zein Violeta Salama (Andaluzia) gidoigileek osatu dituzten hautagai finalistekin lehian

Berria ostiral arratsaldearen azken orduan kaleratu zen. SGAE Fundazioaren eskutik, guztira hiru bikote ziren, tartean euskal gidoigilez osaturiko bat, Julio Alejandro 2019 SGAE Gidoi Sarian finalista genituenak. Sariari eusten zioten lanak, honakoak: Sorbeltz, Javier Echániz (Bilbo, 1956) eta Asier Guerricaechebarría (Bilbo, 1976) egileek sinaturiko narko-thrillerra, euskal gizarteak pairatutako ‘berunezko sasoian’ girotua; Desmontando un elefante lelopeko lana, Aitor Echeverría (Bartzelona, 1977) eta Pep Garrido (Bartzelona, 1979) gidoigileen testuarekin; eta No sea tu falta, kasu honetan, Isabel Sánchez Castro (Malaga, 1977) eta Violeta Salama Tapia-Ruano (Granada, 1982) egileak direla.

Irabazleak Xixongo Nazioarteko 57 Zinemaldian aditzera eman zituen SGAE Fundazioak aurreko ostiralean, izan ere, egun horretan hasiera eman zitzaion indarrean den zinemagintzaren abagune berri honi. SGAE Fundazioaren presidentea dugun Juan Ramón Arnáiz bazkideak eman zuen saria, FICX Zinemaldia (Festival Internacional de Cine de Xixón) eta gure erakundeak elkarren artean mantentzen duten elkarlanaren testuinguruan.

SGAE Fundazioak Julio Alejandro Film Luzerako Gidoien XVI. Sariaren deialdia pasa de ekainean egin zuen, 2019ko edizioari dagokiona hain zuzen ere. Julio Alejandro gidoigile ezezagun baina handiaren omenezko saria dugu, hau da, Luis Buñuel maixuaren Tristana y Viridiana bezalako filmen gidoigilea izan zena (Huesca, 1906 – Denia, 1995). Aurkeztutako gidoiak, 182 guztira, Estatu espainiarreko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egotea beharrezkoa zen, jatorrizkoak izanik, eta gidoiak jasotzeko epea uztailaren 1ean amaitu zen. Espainia eta Iberoamerikako gidoigileek eutsi egin diote aurreko hamabost ediziotan ere emandakoari jarraituz.

Egileen Fundazioak helburu bikoitza bete nahi du ekimen honekin, alegia, ikusentzunezko egitamu berriak sustatzea eta zinemagintzaren kalitate literarioa indartzea. Lehiaketak sari bakarra eta zatiezina du: 25.000 eurokoa. Saririk irabazi ez duten bi finalistek, ohorezko izendapen horrengatik 3.500 euro jaso dute, guztia, erakundeak izendatutako epaimahai profesional baten irizpidearen arabera. Aurten epaimahaia honako autore profesionalek osatu dute: Fernando Castets, Marçal Cebrián, Carmen Fernández Villalba eta Aurora Guerra, batetik, eta Fernando Colomo zinemagilea, bestetik.

Zinematan ikusitako luzemetraiak

Anitz dira aurreko hamabost edizioetako irabazleen artean zinematara joan diren luzemetraiak. Besteak beste, Paisito (Tornasol Films), Ana Díez zuzendari eta Ricardo Fernández Blancoren gidoiarekin; Todos tenemos un plan (Haddock Films), Ana Piterbarg gidoigile; Miel de naranjas (Alta Films), Remedios Crespo andaluziarra gidoigile eta Imanol Uribe euskal zinemagilea zuzendari; Cuando los caballos aprendieron a llorar, Jano Mendoza mexikarra gidoigile -2015ean estreinatua Los ausentes bezala- eta Nicolás Peredaren zuzendaritzapean; eta El acompañante, Pável Giroud kubatarraren gidoiarekin. Azken edizioetan Hielo y fuego, Adán Aliaga eta Alfonso Amador gidoigileen testuarekin (2016), eta, Empieza el baile (2017) Marina Szereszevskyk idatzitako lanek garaipena lortu dute. 2018an Amílcar Salattiren AM.-PM suertatu zen garaile.