María Urcelay zuzendariak Aizpea Goenagaren ‘Esquinas’ antzerki-lanaren irakurketa burutuko du Bilboko Campos Eliseos Antzokian

Aizpea Goenaga.

2019ko azaroan zehar beste sei hiritan gauzatuko den SGAE XXIII Irakurketa Dramatizatuen emanaldian sartzen da, SGAE Fundazioaren eskutik

Hitzordua Bertendona kaleko gune kulturalaren Kupula Aretoan dugu, azaroaren 22an, ostirala, 19:30ean eta lekua bete arteko sarrera librearekin

SGAE Fundazioaren helburuen artean antzerkigintza garatu eta sustatu ditugu, eta eginkizun horri erantzunez, dagoeneko klasiko bat bilakatu den SGAE XXIII Irakurketa Dramatizatuen emanaldiari ekingo dio, 23. edizioan, Estatuko zazpi hiri ezberdinetan 2019ko azaroan zehar: Avilés, Las Palmas de Gran Canaria, Madril, Murtzia, Santiago de Compostela, Valentzia eta Bilbo. 15 emankizun guztira.

Euskadin, SGAE XXIII Irakurketa Dramatizatuen abagunea Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan dugu (Bertendona kalea, 3 Bis, 6. solairua), Aizpea Goenagaren Esquinas lanaren irakurketarekin. Lan hau SGAE Fundazioak 2018an abian jarritako Antzerkigintza Laborategian hautatua izan zen eta María Urcelay zuzendariaren koordinaziopean irakurriko da, bera ez ezezik, gurean aski ezagunak zaizkigun beste interpreteokin batera: Leire Ucha, Miriam Martín, Loli Astoreka, Alfonso Díez, Alberto de la Hoz eta Nerea Elizalde. Hitzordua azaroaren 22an da, ostirala, 19:30ean eta lekua bete arteko sarrera librearekin.

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959) Magisteritzan eta Antzerki Ikasketetan diplomatua dugu (Antzerti). Antzerkigintza Ikasketa Aurreratuetan masterra egin zuen 2016an, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen, jakina, euskal hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzearen ardurarekin.

Ume zein gazteentzako hamaika lan kaleratu ditu bere antzergile alde horri erantzunez: Antzezten... teke ten ten!, Ni ez naiz txotxolo, Kaia (Nafarroako Antzerki Eskolaren Saria), Handitan... Berriki Omenaldia/El homenaje eta ¿Qué? lanak kaleratu ditu "50 voces contra el maltrato" deritzon ekimenaren baitan. Itzultzaile lanetan ere jarduna dugu: La casa de la Llave (Mada Alderete) eta Como un viento helado (Rafael Herrero) itzulpen-lanak lekuko.

María Urcelayri buruz

Maria Urcelay (Bergara, 1977) EHUn Kazetaritzan Lizentziatua dugu eta Basauriko Antzerki Eskola desagertuan Arte Dramatikoa ikasi zuen, etengabeko formazioan jarraitzen duen arren (dantza, klown, butoh, inprobisazioa, zuzendaritza…) lehen mailako hainbat maixuren eskutik, tartean, Erich de Bont, Ander Lipus, Ana Vallés, Espe López eta Andrés Lima.

Antzergintzan erabateko lanak burutu ditu, norberarenak eta beste hainbatenak ere, antzezle, zuzendari edo eta testu-egile gisa. Hortzmuga, Fabrica de Teatro Imaginario, Khea Ziater, Arriaga Antzokia eta abrreko muntaietan parte-hartu du. Telebistan, aldiz, Goenkale eta Eskamak Kentzen telesaioetan, eta zinean, Pagafantas eta El Precio de la Libertad film luzeetan ere. Egun Radio Euskadiko Graffiti saioan kolaboratzailea dugu tarte propioarekin.

Aurreko 22 programazioetan, SGAE taldearen Irakurketa Dramatizatuek 250 testu eskenaratu dituzte, 200 egile baio gehiago, 25.000 ikusentzuleren marka gaindituz. Berez, SGAE Fundazioak bultzatzen duen antzerkigintza garaikidearen erakustaldia da.

Informazio osoa