Euskadiko sektore kulturalaren azterketa zorrotza ageri du ‘SGAE 2019 Urtekariak’
Arte eszeniko eta musikan eskaintzen diren datuek goranzko joera nabariarekin jarraitzen dute gure Erkidegoan

Tendentzia orokorra da, bai gurean, bai Estatuko gainontzeko Erkidegoetan. Sektore kulturalaren xehetasunak aditzera emateko asmoz, SGAE Fundazioak 2019 SGAE Urtekaria aurkeztu berri du. Bertan, arte eszeniko, musikal eta ikusentzunezkoei buruzko hamaika datu estatistiko eskaintzen dira eta aurtengoa hemeretzigarren edizioa dugu. Sektore kulturalaren nondik norako anitz ispiluaren aurrean jartzen duen inbestigazio txostenik esanguratsuenetarikoa dugu, Estatu mailan indarrean direnen artean bederen.

SGAE urtekarian ematen diren datu horien artean 350 grafiko, taula eta hainbat estatistika agerian dira, arte eszeniko, musikal eta ikusentzunezkoen jarduerak objektiboki jorratzen direla. Ikerlan sakona dago atzean, izan ere, datu horiek guztiak jaso, aztertu, konparatu eta aurkeztu beharra dago. Honako publikazio hau 1999an jaio zen eta dagoeneko gure merkatu kulturalaren ezaguerarako ezinbesteko tresna bilakatu zaigu. Sektore kulturala osatzen duten hainbat azpisektoreen gaineko azterketaz ari gara, hain zuzen ere, arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta opera zein zartzuela), musika klasikoa, musika modernoa, zinea, musika grabatua, telebista, bideo, irrati edo teknologia berriak.

Urtekaria banakatzearen ondorioz ematen dituen datu eta estatistika ezberdinak hamaika dira, Estatu mailakoak nahiz Erkidegoka ere atera daitezkenak. Euskadin, horrela, 2016an arte eszenikoek izandako hobekuntza berrestua izaten da aurten, asistentzia, ikuskizun zenbakia edo errekaudazioa bezalako funtsezko adierazleei begira, esaterako. Honek zera dakar, alegia, errezesio ekonomikoaren 2008-2015 epe luzean nabarmenki txarrera jo zuen tendentzia erabat apurtzen da. Bide batez, gertuko iraganak inposatzen duen tentu osoarekin, musika eta arte eszenikoen sektoreetan ere baikor izateko arrazoiak badira, ez ordea zinearengan, non indikatzaileek bera egiten duten Estatuko batazbestekoaren azpitik ere.

Aurtengoan ere, urtekaria interneten da, ohiko lez. Bertatik informazioa ikusi, jaso eta aztertu daiteke horretarako eskuragai ditugun gure web orrien bitartez, hots, www.fundacionsgae.org eta www.sgae.es .

EUSKADI PRENTSA DOSSIERRA
Anuario 2019 Urtekaria
Irudietarako esteka
Histórico de Anuarios