Egile emakumezkoei zuzendutako 2019-2020 I Mentoring Egitaraua abian du SGAE Fundazioak
Seme-alabaduneko 35 urte baino gehiagoko emakumezkoek online sasio formatiboak jaso ahalko dituzte, euren proiektuen garapena eta lan bateragarritasuna uztartu nahian

Izen-emate epea 2019ko azaroaren 18an amaitzen da

Egile emakumeentzako I mentoring egitaraua abian da, Sorkuntza eta Merkatua SGAE Fundazioa 2019-2020 lekopean. Programa honen bitartez, seme-alabaduneko 35 urte baino gehiagoko emakumezkoek online sasio formatiboak jaso ahalko dituzte, euren proiektuen garapena eta lan bateragarritasuna nonbait uztartu nahian. Izen-emate epea 2019ko azaroaren 18an amaitzen da.

SGAE Fundazioak azken urteetan hainbat prestakuntza-jarduera (laborategiak, tailerrak eta ikastaroak) egin ditu, denak presentzialak, SGAEren bazkide mota guztientzat eta haien garapen profesionala garatzera bideratuak. Haien bidez garatutako esperientziak agerian utzi ditu heldu behar zaien zenbait gabezia. Hori gertatzen da egileen kolektiboaren prestakuntzaren kasuan, familia-kargak eta kontziliazio-arazoak direla eta, zailtasunak baititu ikastaro presentzialak egiteko, eta urrutiko prestakuntza-jarduerak behar ditu.

Duela gutxiko ikerketek erakusten dute sortzaile emakumeen sektorea, edozein arte-diziplinatakoa, 35 urtetik gorakoa eta seme-alabak dituena, dela gehien eragindako egileen sektorea eta zailtasun handienak dituena, «kontsolidazio profesionalaren» fasearen ostean, jarduera profesionala garatu eta eboluzionatu ahal izateko prestakuntza-jardueretara joateko.

Horregatik guztiagatik, lehen mentoring programa 35 urte baino gehiago eta seme-alabarik duten, bizilekua Espainiako estatuan duten eta SGAEren bazkide diren emakumeei dago zuzenduta; halaber, egileak izan behar dira diziplina hautetakoren batean:

- Telesailetako eta film luzeetako ikus-entzunezkoen sortzaileak: gidoilariak eta/edo zuzendariak
- Koreografoak: dantza garaikidea eta dantza espainiarra/flamenkoa
- Konpositoreak: herri-musika eta egungo musika klasikoa
- Antzerkigileak

Seina obra-proiektu hautatuko dira (egileak dagoeneko hasita eta garapen-fasean izan behar du) lehen adierazitako lau diziplinetan.

Programak bi zati ditu: lehenengo fasean, mentore batek egileekin lan egingo du haien sorkuntza-proiektuak hobetzeko eta garatzeko. Bigarren fasean, orientabidea emango die, proiektu horiek merkatuan mugitzeko eta errealitate bihurtzeko modu onenari buruz.

Programan parte-hartzea doakoa da. SGAE Fundazioak Madrilen bizi ez diren egileak hasierako eta programaren amaierako bilerara bertaratzeko joan-etorriak, ostatua eta mantenua ordainduko ditu, egileko 500 € gehienez.

Oinarriak eta izen-ematea