Antzerki-gidoi idazkera VIII. Laborategia
Proiektuak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 14an amaitzen da

SGAE Fundazioaren sormen-laborategi berriak indarrean dira: Antzerki-gidoi idazkera, Telebista serie idazkera eta Zine-Gidoi idazkera laborategiak, 2019-2020 edizioan, hain zuzen ere. SGAEren bazkideei zuzendutako ekimena dugu eta helburua idazkera sustatzea eta sormena indartzea da, sortzaileei beraiei lagunduz.

Antzerki-gidoi idazkera VIII. Laborategia

Antzerki-gidoi Laborategia SGAEren bazkide antzerkigileei zuzentzen zaie, lan dramatiko bat aurkezteko interesa izan dezaketen horiei, autoretza bakarrekoa edo kolektiboa, gazteleraz edo eta Estatuko edozein beste hizkuntza ofizalean. Horretarako ahalbidetu den posta elektronikoa honakoa da: formacion@fundacionsgae.org

Arte eszenikoak lanbide duten profesionalez osatutako epai-mahai batek, Antzerki-gidoi idazkera VIII. Laborategiaren zuzendariaren ikuskaritzapean, aurkeztutako lanen artean gehienez sei hautatuko ditu. Laborategia Madrilen garatuko da, 2020ko urtarriletik ekainera.

SGAE Fundazioak bere erabakia publikoki aditzera emango du. Bide batez, autore bakoitzari 5.500 euro emango dizkio eta lanen publikazioa bideratuko du.

Informazio gehiago eta oinarriak