SGAE Fundazioaren 2019-2020 Sormen-Laborategiak abian dira
Proiektuak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 14an amaitzen da

SGAE Fundazioaren sormen-laborategi berriak indarrean dira: Antzerki-gidoi idazkera, Telebista serie idazkera eta Zine-Gidoi idazkera laborategiak, 2019-2020 edizioan, hain zuzen ere. SGAEren bazkideei zuzendutako ekimena dugu eta helburua idazkera sustatzea eta sormena indartzea da, sortzaileei beraiei lagunduz.

Antzerki-gidoi idazkera VIII. Laborategia

Antzerki-gidoi Laborategia SGAEren bazkide antzerkigileei zuzentzen zaie, lan dramatiko bat aurkezteko interesa izan dezaketen horiei, autoretza bakarrekoa edo kolektiboa, gazteleraz edo eta Estatuko edozein beste hizkuntza ofizalean. Horretarako ahalbidetu den posta elektronikoa honakoa da: formacion@fundacionsgae.org

Arte eszenikoak lanbide duten profesionalez osatutako epai-mahai batek, Antzerki-gidoi idazkera VIII. Laborategiaren zuzendariaren ikuskaritzapean, aurkeztutako lanen artean gehienez sei hautatuko ditu. Laborategia Madrilen garatuko da, 2020ko urtarriletik ekainera.

SGAE Fundazioak bere erabakia publikoki aditzera emango du. Bide batez, autore bakoitzari 5.500 euro emango dizkio eta lanen publikazioa bideratuko du.

Zine-Gidoi idazkera VIII. Laborategia

Zine-gidoi idazkera Laborategia SGAEren bazkide zinemagileei zuzentzen zaie. Zine luzemetraiarako gidoi proiektu bakarra aurkezterik izango dute, autoretza bakarrekoa edo kolektiboa, gazteleraz edo eta Estatuko edozein beste hizkuntza ofizalean. E-maila: audiovisuales@fundacionsgae.org Proiektuak sinopsi bat izan behar du, gutxi gora behera, 20 bat orrialdekoa.

Eskarmentuzko gidoigileez osatutako epai-mahai batek, Zine-gidoi idazkera VIII. Laborategiaren zuzendariaren ikuskaritzapean, aurkeztutako lanen artean gehienez sei hautatuko ditu. Laborategia Madrilen garatuko da, 2020ko urtarriletik ekainera.

SGAE Fundazioak bere erabakia 2020ko urtarrilean aditzera emango du. Bide batez, autore bakoitzari 5.500 euro emango dizkio, zergak barne.

Telebista serie idazkera VII. Laborategia

Epea zabalik da ere Telebista serie idazkera VII. Laborategirako. Parte-hartu nahi duten bazkideek telebista serie egitamu edo proiektu bakarra aurkeztu behar izango dute, autoretza bakarrekoa edo kolektiboa, gazteleraz edo eta Estatuko edozein beste hizkuntza ofizalean. Kasu honetan, e-maila: audiovisuales@fundacionsgae.org

Eskarmentuzko egileez osatutako epai-mahai batek, Telebista serie idazkera VII. Laborategi honen zuzendariaren ikuskaritzapean, aurkeztutako lanen artean gehienez sei hautatuko ditu. Aurrekoak bezala, laborategia Madrilen garatuko da, 2020ko urtarriletik ekainera.

SGAE Fundazioak bere erabakia 2020ko urtarrilean aditzera emango du. Bide batez, autore bakoitzari 5.500 euro emango dizkio, zergak barne.

Informazio gehiago eta oinarriak