SGAE Fundazioak Antzerki Testuak Itzultzeko 2019 laguntzak abian ditu
Hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15a arte zabalik da

SGAE Fundazioaren helburu nagusietariko bat sortzaile eta berorien lanak nazioartean zabaltzea da. Bide horretan sakontzeko SGAE Fundazioak hainbat proiektu ditu abian, tartean, honako laguntza ildo berri hau. Deialdi honen bitartez, antzerkigileek badute laguntza ekonomiko bat eskatzerik sortutako lanak atzerriko hizkuntzaren batean itzuli ahal izateko.

Ekimen honek gure autoreen interesa piztuko duelakoan gaude, eta, sortzaileen lan horiek gure mugetatik haragoko argia ikustea espero dugu benetan.

Informazio gehiago