Carmen Mateu Young Artist European Award, Opera and Dance saria abian dugu
30.000 euroko dirutza aurreikusi da eta hautagaitzak jasotzeko epea urriaren 15a arte luzatzen da

SGAE Fundazioak, Peralada Jaialdiarekin elkarlanean, Carmen Mateu Young Artist European Award, Opera and Dance lelopeko saria abian jarri du, bere estreineko edizioan.

Antolatzaileek 30.000 euroko dirutza aurreikusi dute eta opera zein dantza disziplinatan ibilbidea duten artsita gazteren lana aitortzera dator, bere lanari bultzada eman nahian eta, bide batez, prestigiozko lan-alor hauen garapena Europa mailan sustatzeko asmoz.

Carmen Mateu Young Artist European Award honek bi kategoria sarituko ditu, opera eta dantza, alegia, txandakako urtetan. Estreineko edizio honek Danzaren kategoria du abiapuntutzat, dantzari klasiko eta neo-klasikoaren disziplinatan, hain zuzen ere. Hautagaitzak jasotzeko epea 2019ko urriaren 15a arte luzatzen da.

Peralada Jaialdia asmatu zuen fundatzailearen memoria gaurkotu nahian sortua, Carmen Mateu Sariaren epai-mahaia honako kideek osatu dute: Julio Bocca, Joaquín de Luz, María Pagés eta Tamara Rojo. 

Informazio gehiago

Oinarriak irakurr