SGAE Fundazioa - Monkey Week SON Estrella Galicia Musika Sormen III Laborategia
Izen-ematea zabalik 2019ko urriaren 21era arte

Laborategiak musikagintza eta letren idazketarako inspirazioa narratiba garaikidean bilatuko du

Alejandro Simón Partal olerkilaria eta Miren Iza abeslaria (TULSA) tutoreak izango dira

Errepertorio berria, musikagile eta letragileen lana sustatzearen helburuarekin, gure erakundeakMonkey Week SON Estrella Galicia-SGAE Fundazioa Musika Sormen III Laborategia abian jarri du.

Deialdia SGAE bazkide guztiei zuzentzen zaie, musika popularren baitan norbanakoaren errepertorioaren interpreteak diren edozein tendentzia estetikoduneko musikagile eta letragileei, hain zuzen ere. Parte-hartzea bi eratakoa izan daiteke: norbanakoa (musikagile gisa), edo kolektiboa (musikagile eta letragile bana).

Bazkideek egungo jatorrizko bi musika konposaketa aurkeztea eskatzen zaie, indibidualki edo kolektiboki izanda ere. Lan berriak bilatzen dira, beraz, ez dago aldez aurretik existitzen diren musika-lanen bertsio edo moldaketak aurkezterik. Laborategiak musikagintza eta letren idazketarako inspirazioa narratiba garaikidean bilatzen du, gure literatura garakidea eta musika independientea nonbait uztartu nahian.

Hirugarren ekimen berri honetan Alejandro Simón Partal olerkilaria eta Miren Iza abeslaria (TULSA) tutoreak izango dira. Beraiei egokitu zaie, hain zuzen ere, prozesu sortzaile osoa gidatzearen erantzunkizuna.

Epai-mahaian SGAE Fundazioaren zenbait ordezkari izango dira, eta, beraiekin batera, Monkey Week SON Estrella Galicia beraren ordezkaritza bat ere, hala nola aipatu zuzendariak. Sei proiektu aukeratuko dituzte laborategiaren baitan jorratuak izateko eta Sevillan garatuko da, azaroan, Monkey Week-aren barruan. Aukeratutako artisten lanak aditzera emango dira azaroaren 23an Santa Clara gunean gauzatuko den promozio-kontzertu batean.

Eskaerak jasotzeko epea zabalik mantentzen da 2019ko urriaren 21era arte.

Informazio gehiago eta oinarriak