SGAE Fundazioak 'SGAE DOCUMENTAL 2019' deialdia lehen aldiz egin du
Dokumentalak jasotzeko epea irailaren 20an amaitzen da

Ikusentzunezkoaren generoak sustatzearen helburuari eutsiz eta dokumentala bezalako disziplina espezifikoari bultzada eman nahian, SGAE Fundazioak SGAE Documental 2019 lelopeko ekimenaabian jarri du, aurten estreinekoz. Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 20an amaitzen da.

Dokumentalak egiten dituzten egile guztiei zabalik den deialdia dugu, SGAEren bazkideak badira. Gaia librea da, iraupenak 45 minutu baino gutxiagokoa izan behar du eta 2018ko urtarrilatik aurrerako lana izatea ere derrigorrezkoa da. Ez dago dokumental alerik aurkezteko eperik etadenera 200 euro aurreikusten dira hautatua den obra bakoitzeko.

Lanak gazteleraz edo gaztelerazko azpitituluekin aurkeztu behar dira. Proiekziorako euskarriak 35 mm-koa izan behar du edo Blu-Ray zein DCPren gaineko master kopiakoa. Aldiz, exibizio aretoaren operatibidadearen arabera, antolatzaileak badu proiekzioaren formatua aukeratzerik, egileak bidaltzen duen formatua dena-delakoa izanda.

Lanak ohiko postaz bidaliak izango dira, honako helbide honetara: Fundación SGAE (c/ Bárbara de Braganza, nº 7, 28004 Madrid), edo, posta elektronikoaren bitartez audiovisuales@fundacionsgae.org helbidean.

Hautatuak diren dokumentalak Madrilgo Berlanga Aretoan proiektatuko dira (Andrés Mellado kalea, 53) 2019ko urriaren 1etik 2020ko urriaren 1era doan epean. SGAE Fundazioaren bestelako zenbait aretotan ere ikusterik izango dira, kasua bada, Estatu osoan zehar.

Informazio gehiago eta oinarriak