Musika garaikidearen konposaketarako ikastaroa antolatu du Musikagileak elkarteak, SGAE Fundazioa eta Musikeneren eskutik
Donostiako Musikene Goi Mailako Eskolan emango da, 2019ko irailaren 24tik 26ra

Hèctor Parra irakasle erresidentea dugu Parisko IRCAM-Centre Pompidoun, non konposaketa eta musika-informatikan irakasle lanak burutzen dituen

Konposizio garaikideko tekniketan, bereziki eszenarako konposizioan (opera), teoria fisiko ezberdinen eta hauen konposiziorako erabileran, denboraren trataeran edota orkestra sinfonikorako idazkeran interesa duten musikagile, sortzaile eta musikari orori zuzenduriko ikastaroa dugu Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musikagileak, SGAE Fundazioa eta Musikeneren eskutik antolatu berri duen hau. Ezinbesteko hitzordu formatiboa, alegia.

Abagunea 2019ko irailaren 24tik 26ra garatuko da, Musikenen bertan (Europa Enparantza 2, Donostia). 12 eskola-ordu, arratsaldez, honako matrikula kostu honekin: 20 euro SGAE bazkide, Musikene ikasle eta langabetuentzat; 3o euro, aldiz, ikasle berrientzat.

Ikastaroaren helburu pedagokikoak erabatekoak dira, tartean, gaurko musika garaikidearen ezaugarri estetikoen gogoeta; parametro fisiko ezberdinen erabilera edota berauen aukera konpositiboen azterketa; estetika eta sonoritate berriak garatu eta perfekzionatzeko bilaketa, garapen eta ezagutza lan eta prozesuaren hausnarketa; musika eta testuaren erabilera eta hauen arteko uztarketa; eta, orkestrarako idazkera trataeraren garapena ezagutza.

Hèctor Parraren harira

1976an jaio zen Bartzelonan. 2002 urteaz geroztik Parisko IRCAM - Centre Pompidouko konpositore egoiliarra da eta nazioarteko konposizioko Cursuseko konposizio eta informatika musikaleko irakaslea da bertan 2013az geroztik.

Soilik bere ibilbide zabalaren aitorpen batzuk aipatzearren,Bartzelonako Goi-Mailako Udal Musika Kontserbatorioan burutu ditu ikasketak, non konposizio, piano eta armonia arloetan Ohorezko Sariak lortu dituen. David Padrós, Carles Guinovart, Brian Ferneyhough eta Jonathan Harvey, Philippe Manoury, Philippe Loroux, Horacio Vaggion, José Manuel López López eta Michael Jarrellen gidaritzapean egin ditu konposizio ikasketak Ginebrako Haute École de Musique ikastegian. Lyongo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (CNSMD) egoiliarra izan da 2004-2005 ikasturtean zehar eta 2005ean Artearen Estetika eta Teknologian espezializatutako masterra amaitu zuen Parisko VIII Unibertsitatean, kalifikazio gorenenekin.

Kataluniako Generalitateak Kulturako Sari Nazionala eman zion 2017an, eta 2011n Alemaniako Ernst von Siemens Fundazioaren eskutik Konposizio Saria jaso zuen. San Frantziskoko Donald Air Memorial International Composition Prize 2007 (AEB) edo El Mundo egunkariaren Premio Tendencias 2009an (Espainia), besteak beste.

Hirurogei enkargu baino gehiago jaso ditu herrialde desberdinetatik. Genero dramatikoa asko jorratzen duen konpositore gisa, bost opera eta eszena proiektu estreinatu ditu, horiek guztiak publikoaren eta kritikoen harrera itzela jaso dutela.

Tokyoko Orkestra Filarmonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala (ONE), Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala (OBC), Stuttgart Radio Symphony Orchestra, Bruselako Filarmonia, Freiburgeko Barockorchester, Concerto Köln, BBC Eskoziako Orkestra Sinfonikoa, eta, Holland Symfonia, beste orkestra batzuren artean, bere lanak interpretatu dituztenen artean dira, nazioarteko jaialdi nagusi ugaritan hain zuzen ere. Aipatzekoak dira, azken hauen artean, Luzerna, Warsaw Autumn, Viena Kontzerthaus, Donaueschingen, Parisko Filarmonia, New Yorkeko Guggenheim, Wien Modern, Madrilgo Auditorio Nazionala, Bartzelonako Auditori antzokia, Amsterdam Muziekgebouw, Luxemburgoko Filarmonia, Gran Teatre del Liceu, Stuttgart Opera House, San Frantziskoko Arts Festival, Tokio Suntory Hall, etab.

Hector Parra Erresuma Batuan bere alorrean garrantzitsuena den Huddersfield Contemporary Music Festival 2013 jaialdian egoiliarra izan da, bai eta Schwetzinger SWR Festspiele 2015ekoa ere. Horiez gain, Bartzelonako Audotori antzokian 2015-2017an eta Palau de la Música Catalanan 2015-16an konpositore egoiliar lanak burutu ditu. Bide batez, Lilleko Orkestra Nazionaleko konpositore egoiliarra izan zen ere (2016-2018).

Bere musika-lana Universal Music Publishing Classical/Durand Éditions Musicales argitaletxeak (Paris) kaleratu ohi du, bai eta Tritó argitaletxeak (Bartzelona) ere. Parrak idatzitako trio eta ganbara musikako piezak Ensemble Recherchek grabatuak izan dira, KAIROSentzat eta ARS HARMONICArengatik. Hypermusic Prologue opera Ensemble Intercontemporainek grabatu du, KAIROSentzat ere bai. 2012an, bukatzeko, Collegno eta Ernset von Siemens Fundazioak konpositorearen Caressant l’horizon CD monografikoa argitaratu zioten.

Informazio gehiago eta izen-ematea