SGAE Fundazioa Donostiako 67. Zinemaldiaren kolaboratzailea dugu
Zinemaldiak 'Concierto & Proyección. Paseo por el cine' lelopeko ekitaldiaren berri eman du, alegia, SGAE Fundazioak antolatzen duen espainiar filmen banda sonoroen errezitala

Kontzertua & Proiekzioa. Pasealdia zineman barrena. Lelo honen pean, aurten zazpigarrenez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera antolatutako emanaldia irailaren 21ean izango da, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Belodromoan (Anoeta pasealekua, 14. Sarrera libre gunea bete arte). Lehen mailako ekitaldi baten beste edizio berri bat dugu, alegia, Donostiako 67. ZinemaldianSGAE Fundazioak abian jarritako egitarauaren baitan aurreikusia. Guztira, ia 2.700 jesarleku bete ahal izango dira Belodromoan, Zinemaldiaren gunerik arrakastatsuena bilakatu den horretan, hain zuzen ere. Donostiar kirol gunea kultur uztartzaile bilakatuko zaigu ohiko lez, zine eta banda sonoroak bateratuz. Nazioarteko Zinemaldia irailaren 20tik 28ra ospatuko da.

Aurten Donostiako 67. Zinemaldiak zinemagintzaren proiekzio-festa horretan parte-hartuko duten espainiar pelikulen nondik norakoak aditzera eman nahi izan ditu, eta, abagune horretan, lagun izan du SGAE Fundazioa. Hitzordua Espainiako Arte eta Zine Zientzien Akademian izan da ostiral honetan, goizeko 11:00etan. Bertatik pasa dira, protagonisten artean, José Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendaria; SGAE Fundazioan Ikusentzunezkoaren zuzendari instituzioanala den Silvia Pérez de Pablos; eta Vanessa Garde zein Joseba Beristain egileak, izan ere, bi hauen obrak interpretatuko baitira irailaren 21eko emanaldian. Denera SGAE beraren ordezkari eta bazkide ugari bertaratu dira.

Rebordinosek “entitate eta Estatuko musikagile hoberenen arteko konplizitatea” azpimarratu du, berau “gure zinearen ezinbesteko musika lantzen duten horiekiko omenaldia” dela gogoratuz. Silvia Pérez de Pablosen aburuz “gure egileen talentua aitortzeko aukera ezinhobearen aurrean jartzen gara, lan hau, akaso ikusentzunezkoaren egiletzan ezezegunena izanik, are gehiago kasu honetan, zeinean lehen mailako sortzaileen aurrean gauden, gurekin dugun izugarrizko harrobia eta nazioarteko proiekzioa gogarazten digutenak”.

Programazioaren baitan ageriko diren autoreen artean Vanessa Garde nafarra eta Joseba Beristain gipuzkoarra hartu dute parte gaurko prentsaurrekoan. Musikagile, moldatzaile eta irakaslea dugu lehena, esaterako, Berklee College of Music bezalako ikasgune prestigiotsuetan (AEB). Ridley Scott, Terry Gilliam, Alejandro Amenábar, Alberto Iglesias, Roque Baños edo Lucio Godoy zinemagileen filmen banda sonoroak konposatzen aritu izan da. Azkoitiarrarentzat, bestalde, ilusio handia da programazioaren parte izatea aurten, izan ere, iraganean publiko gisa izan baita honako esperientzia honetan. 'Elcano Lehen Mundu Bira' haurrentzako pelikularen bada sonoroa estreinatuko du, alegia, 1522-1526 urte artean, Getariako itxas gizonik ospetsuenaren eta Magallanes portugaldarren lehen mundu viraren nondik norakoak kontazen dituen filma.

Kontzertuaren programazioari buruzko xehetasunak irailaren 9an jakinaraziko dira, aldiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitz donostiarrean urtero eskaintzen den prentsaurrekoan, Miramonen. Komunikabideei harreran izango dira, besteak beste, Zinemaldiaren zuzendari bera, José Luis Rebordinos; Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari orokorra, Oriol Roch; eta, Óscar Castaño Garbitxu, alegia, SGAE taldeak Euskadin duen Batzorderaen burua.

Irailaren 21eko ekitaldira joateko, gonbidapena behar-beharrezkoa da, baina badago berau hartzerik Zinemaldiaren ohiko informazio guneetan, irailaren 14tik 20ra. Urtero lez, Kursaal gunean eta Okendo Plazan, batetik, eta, Donostia Turismo bulegoan, bestetik (astelehenetik larunbatera 9etatik 20etara, eta igandean 10etatik 19etara, hurrenez hurren).

SGAE Fundazioa Donostiako Zinemaldian     

Donostiako 67. Zinemaldiaren baitan antolatua izan den ekimen berri hau. Programa nagusiaren barnean 2019ko irailaren 20etik 28ra garatuko diren abaguneen artekoa dugu. Helburua, aurreko edizioetan bezala, Espainian eta Amerika latinoan egiten den zineari bultzada ematea da, zinemaldia beraren proiekzioa sustatzea eta Gipuzkoako hiriburuaren hitzordura joaterik ez duten ikusleei ekimena gerturatzea.

2012az geroztik dihardu SGAE Fundazioa Made in Spain atal ez lehiakor honen antolakuntzan, urteko espainiar zinemagintzari leiho bat zabalduz, bertan estreinatuak izan diren edo ez diren ekoizpenekin, eta, guztira, Zinemaldiari esker nazioarteko islada zabala duten filmak ageriz. Era berean, Madrilgo Berlanga Aretoan Festival de San Sebastián deritzon emanaldia proiektatu ohi du SGAE Fundazioak, azken urteotan Made in Spain atalean parte hartzen duten filmen selekzio bat eskeiniz.