Autoreen VII elkarretaratzea itzultzaileekin 16/uzt./2019
Deialdia honako hauei zuzentzen zaie: SGAE egileak eta AAT zein CDNren Rivas Cherif Laborategiaren kideak

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 21ean amaitzen da

Informazio gehiago eta oinarriak

SGAE Fundazioa, Antzerki Autoreen Taldea (Asociación de Autores Teatrales AAT) eta INAEM-CDNerakundeek (Centro Dramático Nacional), Acción Cultural Española taldearen PICE Programaren barruan (Kultura nazioartean zabaltzeko Programa), 2019 Antzerki Liburuaren XX. Nazioarteko Aretoaren baitan aurten ere gauzatuko den Autore eta Itzultzaileen VII. Elkarretaratzea antolatu dute. Berau Madrilen ospatuko da, Valle-Inclán Antzokian (CDNren egoitza Ana Diosdado kalean z/g),2019ko urriaren 17tik 20ra.

Honen bitartez bertan parte-hartu nahi duten guztiei deialdia luzatzen diegu. Partehartzaileak SGAE Fundazioaren, AAT delakoaren eta CDNren Rivas Cherif Laborategiaren bazkideak izan beharko dira eta eskaerak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 21ean amaitzen zaie, uztailaren 12an hasita. Oinarrietan eskatzen den informazio guztia e-mail honetara bidaltzea derrigorrezkoa da:artesescenicas@fundacionsgae.org .

Bi eratako elkarrizketak emango dira aurten: itzultzaile gonbidatuarekin zuzen-zuzeneko elkarrizketak (itzultzaile bakoitzeko gehienez 12 egile eta egile bakoitza hiru itzultzailekin hitzegin dezake), eta, arestietako bilerak, Seis traductores en busca de autor lelopean, zeinetan egile bakoitzak, 30 minutuz, sei itzultzailekin biltzeko aukera izango duen. Azken hauetan parte-hartzeko derrigorrezkoa da lau itzultzaile baino gehiagok egilea hautatu izatea.

Amankomuneko solasaldi hauetan ere parte-hartzerik izango dute, ekoizle, argitaratzaile edo eta nazioarteko begiraleek. Abagune honetan Ben Bouchta itzultzaile marokoarra izango dugu, Marokoko Espainiar Enbaxadari eta CDN berari esker.

VII. Elkarretaratze honek honako itzultzaile hauen parte-hartzea dakar: Alejandra Alem (Portugal); Susan P. Berardini (AEB); Manuela Cherubini (Italia); Tim Gutteridge (Erresuma Batua); Franziska Muche (Alemania) eta Françoise Thanas (Frantzia).

Informazio gehiago eta oinarriak