SGAE Fundazioaren Dantzagintzarako lehen 2019 Laborategia abian da
Estatu mailan egiten den dantza garaikidea sustatu eta zabaldu nahi da

Lan-koreografikoak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 20an amaitzen da

2019ko SGAE Fundazioaren Dantzagintzarako lehen Laborategia abian jarri du SGAE Fundazioak, Estatu mailan egiten den dantza garaikidea eta berrorren dantzagileen lana zabaldu eta sustatu nahian.

Deialdia SGAEren bazkide dantzagile guzti-guztiei zuzentzen zaie, era guztietako dantza garaikidearen sorkuntzan murgilduta diren egileei, hain zuzen ere. Lan-koreografikoak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 20an amaitzen da.

Bazkideek sorkuntza laborategian garatu beharko duten koreografiaren deskripzio laburra eta musikala aurkeztu beharra dute. Dantzagilearentzat aurreikusten den laguntza 5.500 eurokoa da, aldiz, musikagilearentzat, 1.000 euro.

Epai-mahaia SGAE Fundazioak aukeratuko duen profesionalez osatutako taldea izango da. 6 proiektu aukeratuko dituzte: hiru dantza garaikidekoak eta hiru espainiar dantza/flamenkokoak. Mahaiarenepaia 2019ko irailean jakinaraziko da.

SGAE Fundazioak ohorezko bi dantzagile aukeratuko ditu laborategiaren zuzendaritza lanak burutzeko, dantza garaikideko bat eta espainair dantza/flamenkoko beste bat. Laborategiaren baitan euren lana edukiak koordinatzea eta egileen taldea gidatzea izango da.

Sorkuntza prozesua amaitu eta gero, aukeratutako proiektuak Fuenlabradako María Pagés Dantza Gunean taularatuko dira ikuslego zabalarentzat, 2019ko urriaren 18an bertan gauzatuko den dantzagileen elakarretaratze batean. Horrez gain, Bailar en la Berlanga 2020 lelopeko programazioan ere ikusgai izango ditugu, Madrilen, SGAE Fundazioaren eskutik, urteroko dantzaldiaren baitan.

Informazio gehiago eta oinarriak