Diska eta liburuak kaleratzeko 2019 laguntzak indarrean dira
Eskaerak jasotzeko epea irailaren 6an amaitzen da

Atsegin handiz jakinarazten dizut, aurten, seigarrenez jarraian, diska eta liburuak kaleratzeko laguntza ildo berri bat abian jarri dugula, SGAE errepertorioa eta sortzaileen lana sustatzeko gehigarri gisa. 100.000 euroko kontua aurreikusi dugu honetarako.

Eskaerak jasotzeko epea datorren irailaren 6an, ostirala, amaitzen da. Laguntza hauen helburua fonograma edo aldez aurretik existitzen den testu bat kaleratzeko (fabrikazioa, sustapena, zabalkundea eta banaketa) baliabideak jartzea da. Ekoizpena ez da aintzat hartzen.

Laguntza ildo guztien xehetasunetan sakontzeko gure web orrian sartzea gomendatzen dizut. SGAE Fundazioan honako egitamu hauek zure interesekoak izango direlakoan gaude, guztiok, sorkuntza lana indartzearen bidean.

Oinarriak hemen