#CONUNPACK Distribución eta SGAE Fundazioak THE TALENT PACK® bigarren edizioa antolatu dute
Banatze bilaketan diren fikzio luzemetraietarako deialdia dugu

Izen-ematea zabalik da 2019ko uztailaren 15era arte

#ConUnPack® distribución, SGAE Fundazioarekin elkarlanean, The Talent Pack lelopeko ekimena zabaltzen die SGAE bazkideei, banatze bilaketan diren fikzio luzemetraien sustapenerako.

Eskaerak ekoiztetxe edo eta ekoizleek egin ditzakete (soziedadeak edo autonomoak) fikzio luzemetraia garapen edo ekoizpen prozesua une aurreratuan badute (arreta berezia jarriko da proiektu hauetan, aurreprodukzioak, errodajean, postprodukzioan e.a.), eta, gutxienez, teaser edo salmenta klip bat ekoiztuta badute.

Derrigorrezkoa da egileak (zuzendariak edo eta gidoigileak) SGAEren bazkide izatea, edo, berorrekin eskubideen kudeaketarako hitzarmenen bat duen edozein entitaterena. Espainian banaketa itxita ez duten zuzendarien lehen edo bigarren pelikulak baino ez dira onartuko. Garapenean diren proiektuek gutxienez %20 finantziatuta dutela demostratu beharko dute, baita garapen prozesuan burutu dituzten ekimenak ere, besteak beste. Izen-ematea zabalik izango da 2019ko uztailaren 15era arte.

Parte-hartu nahi duten ekoizleek, formulario honi jarraituz, harreman datuak, ekoizleak sinatutako agiri bat, SGAE bazkide zenbakia (edo entitate analogoarena), proiektuaren dossier bat eta teaser esteka edo bideokliparena bidali beharko dute (gehienez 5 minutukoa).

#ConUnPack ekimenean gehienez 4 proiektu hautatuko dira. Bere arduradunek (ekoizleek, zuzendariek e.a.) publikoki defendatu beharko dituzte, teaser edo klip Baten proiekzioarekin batera, bakoitzeko 15 minutuko bloketan (10 minutu aurkezpenerako + erreprodukzioa eta 5 minutu galderak egin erantzuteko). Aurkezpen hau Madrilgo BERLANGA ARETOAN gauzatuko da, uztailak 26an, ostirala, goizeko 11etan.

Proiektuen defentsa amaitzean eta erabakitzeko epe baten ondoren, antolatzaileek aditzera emango dute erabakia, hots, banatze aurrehitzarmen bat bideratzearen aldeko apostua, #DistribucionSostenible formulapean eta #ConUnPack beraren baitan, hitzarmena definitiboki ixteko 6 hilabeteko epearekin. Epaia eta gero janaurreko bat dastatuko networkinga errezteko.  

Antolatzaileak harramenaten jarriko dira hautatutako proiektuen egile guztiekin, e-mailez, uztailaren 19an. Epai-mahaian ConUnPack ekimen beraren aitzindari bi izango dira (Hugo Serra eta JJ Montero), hala nola zinemagintzari lotutako eta aurrerantzean aditzera emango den beste hirugarren kide bat ere.  

Hautatutak diren ekoizleek baimen guztiak emango dituzte grabatuak izateko, ikuskizuna, gerora, hiru minutuko bideo batean laburtua izan ahal izateko, argazkiak publikatzeko e.a., eta, SGAE Fundazioak izan ditzakeen behar komunikatiboei erantzuteko, guztira.

JARDUNALDIA:

11.00 Emankizunaren aurkezpena. 
11.10 - 12.30 Lau proiketuen aurkezpena, 15 minutuko txandatan. 
12.30 Hautaketa hasiera / Hurrengo #ConUnPack estreinuen trailer-proiekzioak
12.50 Epai-mahaiaren epai-irakurketa. 
13.00 Janaurrekoa eta ondorengo networkinga.

Informazio gehiago eta izen-ematea