SGAE Fundazioa eta Donostiako Jazzaldiak San Telmo Museoa eta Txikijazz programazioen aldeko apostua berretsi dute
2019ko uztailaren 24tik 28ra ospatuko den 54. ekitaldiaren antolatzaileek euskal jazzaren presentzia areagotu nahi izan dute, nazioarteko izaerari uko egin gabe

Gaur eguerdian Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa Donostiako Jazzaldiaren 54. aurkezpenaz lekuko izan da. Programazioak betiko nazioarteko izaera mantenduko duela aitortu dute erantzuleek. Halaber, berton garatzen den jazzari inoiz baino gehiagoko garrantzia emango diote. Guztira 32 euskal talde eta bakarlarik joko dute, tartean, Paul San Martín, Nøgen, Canvis, Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band, Belako edo Elkano Browning Cream taldeek.

Aurretik erabateko talde, bakarlari eta lehen mailako izarren berri emana zegoen: Zahara, Dorian, Joan Baez, Jamie Cullum, Neneh Cherry edo eskarmentuz beteriko Diana Krall, John Zorn, Joan Baez, Jamie Cullum, Sílvia Pérez Cruz eta Javier Colina nafarra. Baina aurten hirugarrenez, San Telmo Museoa eskenatoki sare zabal eta ezberdin baten ezinbesteko parte izango dugu, 16 hain zuzen ere. Eta SGAE Fundazioaren eskutik izango da.

Ohi bezala, gunea bete arteko sarrera librea izango du San Telmo Museoa-SGAE Fundazioa guneak(Zuloaga Enparantza, 1). Lau goiz aurreikusi dira, uztailaren 25etik 28ra, 11:30ean uztailak 25 eta 26an, eta 12:30ean, uztailak 27 eta 28an.

Ostegunean, uztailak 25, Patri Goialdek Miles Davis tronpetalari estatubatuar mitikoari buruzko hitzaldia eskainiko du. Goialde Jazzaren Historiako irakaslea dugu Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene).

Ondoren Paul San Martin eta Lluis Colomaren kontzertua dator. Donostiarrak eta bartzelonarrak, blueszale eta boogiezale itsuak izateaz gainera, oso maite dute estilo zaharreko New Orleanseko soinua. Professor Longhair eta Sonny Boy Williamson dituzte erreferente gisa. San Martinek lehen ere parte hartu izan du Heineken Jazzaldian, Stay Blues taldeko kide gisa, eta baditu zenbait disko argitaraturik, azkena A French Session izenburukoa. Colomak, berriz, Músic de l'Any 2003 eta Artista BluesCat 2006 sariak irabazi zituen eta ohiko gonbidatua da Europa osoko blues jaialditan.

Biharamuean Patri Goialdik disertazioa errepikatuko du, baina, aukera honetan, Keith Jarret goi mailako piano-jole ipar-amerikarra izango du hizpide. Hitzaldia amaitu eta gero, berriz, Jon Urrutia Trío hirukoaren txanda dugu. Jon Urrutia-Monnot (pianoa), Damien Varaillon (kontrabaxua), Stéphane Adsuar (bateria) osatzen dute. Jon Urrutia-Monnot pianista eta konpositorea da – Bilbon jaioa den arren, Frantzian garatu du bere karreraren parte bat – tradizioa eta modernismoa konbinatzen dituen hiruko honen liderra. Ederki uztartzen dituzte konposizioa eta inprobisazioa eta hiru instrumentisten dohainak erakusteko bereziki pentsatutako errepertorioa dute. Urrutiak Musikologiako Ikerketa Masterra egin zuen Paris Unibertsitatean eta prestigio handiko areto eta jaialdietan jo izan du, hala nola Bilbo eta Montreux-eko Guggenheimen, Perico Sambeat, Jorge Pardo eta Mario Rossyren mailako musikarien alboan. Gainera bost disko grabatu ditu bere izenean.

Bestalde, larunbat eta igandean ez da hitzaldirik emango, bai ordea, jazz sesio edo kontzerturik:Baldo Martínez Grupo uztailaren 27an eta Nico Casal hilaren 28an, hots, San Telmo emanaldien azkena.

Nico Casal pianistak Oscar sari bat du. Zehatzago esanda, saria ez da soilik berea, baina haren ekarpenik gabe ezinezkoa zatekeen: 2015ean, Londresen ia hiru urte zeramatzala konpositore gisa bizimodua atera nahian, Stutterer izenburuko film labur baterako musika idatzi zuen, eta Benjamin Clearyk zuzendutako lan hark eskuratu zuen, hain zuzen ere, sari preziatua. Casal Europako egungo konposizio-eskolaren urratsak jarraitzen dituen figura berri bat da, zeinak tradizio inpresionistaren, ambient estiloaren, zinemako musikaren eta poparen artean, pazientzia eta talentua batuz, publiko berri bat biltzea lortu baitu.

Baldo Martínez Grupo David Herrington (trompeta, fliskornoa), Juan Saiz (txirula, saxo tenorea), Pedro López (bateria, perkusioa) eta Baldo Martínez bera (kontrabaxua) ditugu. Baldo Martinez galiziar kontrabaxu-jolea Espainian egiten den jazz garaikidea ongien ordezkatzen duten musikarietako bat da. Interes artistiko handiko konta ezin ahala proposamenetan hartu du parte, Portugal eta Galiziako musika tradizionalean oinarritutako Projecto Miño deitutik hasi eta Joachim Kuhn alemaniar pianistaren Iberia Trio osatzeraino, hiruko hartan jo baitzuen Heineken Jazzaldian.Vientos cruzados diskoak agerian uzten du erreferentziako kontrabaxu-jolea dugula, denera.

Festibalaren baitan, Txikijazz

SGAE Fundazioak ere Txikijazzaren garapen eta funtzionamendu optimoa bideratzeko berea egiten du. Programazioaren alde hau datozen egunotan ofizialki aurkeztua izango da. Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako gunea da non guraso eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko duten, horiekin ikasteko aukera eskaintzearen helburuarekin. Berez haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan pentsatua dago. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun. Doakoa eta irekia da Txikijazza eta Kursaal Auditorioko terrazetan ospatzen da (Zurriolako Etorbidea z/g), Donostiako Jazzaldiaren data beretan.