SGAE Fundazioak ‘Ana Diosdado’ 2019 SGAE I Antzerki Saria deitu du
4.000 euro aurreikusten dira, nonbait, emakumezkoek idatzitako antzerki-testu onena aitortzeko

Lanak bidaltzeko epea 2019ko abuzturaen 20ra arte zabaltzen da

Gaur egungo emakumezkoen bikaintasunezko sorkuntza eta dramaturgia sustatu eta agerian jartzeko helburuarekin, eta SGAEk eta bere fundazioak berdintasunarekin duten konpromisoa erakusteko, SGAE Fundazioak ekimen hau antolatu du estreinekoz, alegia, Ana Diosdado 2019 SGAE I Antzerki Saria.

SGAEko emakumezko bazkide guztiak aurkeztu ahalko dira deialdira, edozein nazionalitatekoak izanik ere. Espainiako Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan aurkez ditzakete antzerki-lanak, baita portugesez ere. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 20an amaitzen da. Aurkeztutako lanek erabat originalak izan behar dute.

Epaimahaia SGAE Fundazioak izendatuko du, eta arte eszenikoen arloko profesional ospetsuek osatuko dute. Saritutako lanaren egileak 4.000 euro jasoko ditu. Gainera, irabazlearen testua SGAEren Irakurketa Dramatizatuen Zikloan aurkeztuko da. Bide batez, lan hori urtero SGAE Fundazioak Teatroautor zigiluaren bidez kaleratzen dituen obran artean argitaratuko da. Lan irabazlea 2019ko azaroaren 11n aditzera emango da, Alakanten, Antzerkigile Garaikideen Espainiar Antzerkigintza Erakustaldian.

‘Ana Diosdado’ 2019 SGAE I Antzerki Saria

Emakumezkoen antzerkigintza garaikiderako euskarri eta erakuslehio nahi du izan ekimen honek, eta, bide batez, Estatu mailan lan egin duen emakumezko antzerkigile eta egile esanguratsuenetariko baten memoria omendua: Ana Álvarez-Disodado Gisbert (1938-2015). Bere obra ospetusenen artean ditugu: O lvida los tambores, Usted también puede disfrutar de ella edo etaAnillos de oro TB serie arrakastatsua (TVE). Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren presidentzia burutu zuen lehen emakumezkoa izan zen, 2001etik 2007ra aritu zela kargu horretan.

Oinarriak eta izen-ematea