SGAE Fundazioak Film Luzerako Gidoien XVI. 'Julio Alejandro' 2019 Sari deialdia egin du
Gidoiak jasotzeko epea uztailaren 1ean amaitzen da

SGAE Fundazioak Julio Alejandro Film Luzerako Gidoien XVI. Sariaren deialdia egin du, 2019ko edizioan hain zuzen ere. Lehiaketara aurkeztu ahalko dira SGAEko kide diren egile guztiak, edozein nazionalitatekoak izanik ere. Aurkeztutako gidoiak Estatu espainiarreko edozein hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira, jatorrizkoak izanik, eta gidoiak jasotzeko epea utzailaren 1ean amaitzen da. Deialdiaren oinarriak ikusgai dira SGAE Fundazioren web orrian.

Lehiaketa honek sari bakarra eta zatiezina du: 25.000 eurokoa. Saririk irabazten ez duten bi finalistek, izendapen horrengatik 3.500 euro jasoko dute, guztia, erakundeak izendatutako epaimahai profesional baten irizpidearen arabera. Epaimahaiaren behin betiko erabakia ekitaldi publiko batean jakitera emango da, 2019ko urria eta azaroa artean.

Zinematan ikusitako luzemetraiak

Anitz dira aurreko hamabost edizioetako irabazleen artean zinematara joan diren luzemetraiak. Besteak beste, Paisito (Tornasol Films), Ana Díez zuzendari eta Ricardo Fernández Blancoren gidoiarekin; Todos tenemos un plan (Haddock Films), Ana Piterbarg gidoigile; Miel de naranjas (Alta Films), Remedios Crespo andaluziarra gidoigile eta Imanol Uribe euskal zinemagilea zuzendari;Cuando los caballos aprendieron a llorar, Jano Mendoza mexikarra gidoigile -2015ean estreinatua Los ausentes bezala- eta Nicolás Peredaren zuzendaritzapean; eta El acompañante, Pável Giroud kubatarraren gidoiarekin. Azken edizioetan Hielo y fuego, Adán Aliaga eta Alfonso Amador gidoigileen testuarekin (2016), eta, Empieza el baile (2017) Marina Szereszevskyk idatzitako lanek garaipena lortu dute. 2018an Amílcar Salattiren AM.-PM suertatu zen garaile.

Informazio gehiago