Valentziar Groc Teatre antzerki taldeak Ikuslegoaren Max Saria 2019 irabazi du ‘Genovese’ lanarekin
Alcoyko Miguel Ferrando egilearen zuzendaritzapean, genero biolentziaren aurkako dei bat da, 1964an New Yorken Kitty Genoveseren erailketaren oinarri errealarekin

Valentziar Groc Teatre antzerki taldeak Ikuslegoaren Max Saria 2019 altxatuko du Genovese lanari esker, #VotaMax izeneko online aplikazioaren bidez ikuslegoaren botua jaso eta lortu egin duen ikuskizuna delako. Lehian diren 19 kategoriez gain, Max Sariak ospatzen ari dira propioak zaizkion hiru sari bereziak mantenduz: Ohorezko Max Saria (Concha Velasco), Max Afizionatua (Taules Teatre eta La Garnacha Teatro ex aequo) eta Ikuslegoaren Max Saria. Aurten 9.443 zalek parte-hartu dutebozka prozesuan (iaz, aldiz, 4.926), eta 11.782 bozka zenbatu dira (7.132 bozka, ordea, 2018an).

SGAE Fundazioa Estatu mailan Arte Eszenikoen esparruan ematen diren saririk garrantzitsuenatariko hauen antolatzailea dugu eta sari-emaria Valladolideko Calderón Antzokian izango da, datorrenmaiatzaren 20an. TVEk sari-emaria zuzenean eskainiko du, La 2 katean, arratsaldeko 20etatik aurrera. 2019ko sari-emarian Gaztela Leongo Unibertsitate eta Goi mailako Irakaskuntzen Fundazioa eta Valladolideko Udala dira erakunde kolaboratzaile nagusien artean.

Euskal ordezkaritza Max Sarietan

Aurreko apirilaren 2an, bestalde, XXII. Max Arte Eszenikoen Sarien Antolakuntza Batzordeak lehiatuko diren 19 kategorietarako finalistak aditzera eman zituen. Urtero lez, SGAE Fundazioaren helburua Espainia mailan Antzerki eta Dantzan diharduten profesionalen talentuari bultzada ematea da, baita sasoian diren ikuskizunak sustatzea ere.

358 inskribatu badira ere, 119 ikuskizun hautatu dira edizio berri honetan parte-hartzeko. Horietatik, azkenik, 35 ikuskizun finalera iritsi eta 57 hautagaitza finalista suertatu dira.

Finalisten artean badago euskal ordezkaritzarik. Batetik Gorakada taldearen Ulisesen bidaiak Haur, gazte eta familientzako ikuskizun Onenari eutsiko dio. Bestetik, Klemark Espectáculos Teatrales bi sari irabaz lezake The opera locos ekoizpenari esker: Musika edo lirika ikuskizun Onena edo eta Jantzi diseinu Onena (Tatiana de Sarabia). Ikuskizun bi hauetik harago, Kukai eta Ertza dantza-taldeek badute ere izendapenik. Lehenak Koreografia Onenari (Sharon Fridman) eta Dantzari Onenari (Eneko Gil) eutsiko dio Erritu lanarekin. Aldiz, bigarrenak, Musikagintza Onenari (Hanna Borja), La teta de Janet lanarekin.

Hogeita bi ekitaldi

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira, honenbestez.

Guztira, honakoak dira, azken Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzordea osatu duten sortzaileak: Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidente gisa; Pilar Jurado, SGAE taldearen presidentea; Juan Luis Mira, Paloma Pedrero eta Oscar Castaño ‘Garbitxu’ SGAEren Euskal Batzordeko presidentea, baita, beraiekin batera ere, Eduardo Galán, Yolanda García Serrano eta María Pagés Eskubide Handiko kideak bezala.