Presidenteak entitatearen erronka nagusiak gainditzeko behar beste adostasun erdietsi ditu
Pilar Juradoren zuzendaritzapeko Batzarrak erakundea erabat berrituko du Kultur Ministeritza eta CISAC erakundeek exijitzen dizkioten neurriak hartzeko:

- Lege-betebeharrei moldatutako Estatutuen onarpena, egiaztapen eta ikuskaritza organu berri bat ahalbidetuz
- Asanblada eta hauteskundetarako bozka elektronikoaren araudi-garapena
- Batzorde Deontologikoaren txostena bere egin

SGAE taldearen Zuzendaritza Batzarra atzo bildu zen Madrilen. Zuzendaritza Batzarrak hartutako erabakiek bat egiten dute orain arte Kultur Ministeritza eta CISAC erakundeek agerian utzitako betebehar ezberdinekin, baita Pilar Jurado berak, pasa den otsailaren 27an presidentziaren kargua hartu zuenetik azaldutako konpromezu guztiekin ere.

Bilera horretan erakundeak ekainaren 24ean burutuko duen Asanbladan onetsi beharreko Estatutu testu berria adostu zen. Horrela, Jabego Intelektualaren Legeak argi eta garbi agintzen duen guztiari erantzun nahi da.

Txertatutako aldaketak bide anitzak jorratuko dituzte: gardentasuna areagotuko dute eta barne egiaztapen eta ikuskaritza prozesuak indartu eta berrituko dituzte. Zentzu honetan, egiaztapen eta ikuskaritza burutuko duen organu berri bat indarrean sartuko da, Ikuskaritza Batzordea alegia, gobernu organuen erabakiak etengabe aztertzeko aginduarekin.

Era berean, Batzarrak hainbat garrantzizko ziotan herenegun Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak berretsi zituen, tartean, asanblada eta hauteskundetarako bozka elektronikoaren gaineko araudiak, berau, bazkideen parte-hartzea zabaltzearen aldeko nahiari erantzuten dion erabakia delakoan.

Bide batez, bazkide kaltetuekiko justiziarik gabekoa delakoan eta Batzorde Deontologikoaren azken txostenarekin bat ez etorri arren, berori onartu zen.

Bukatzeko, musikak gauez telebistan ematen duenari %20ko muga jartzea adostu zen, 2018ko abendua eta 2019ko ekaina dagozkien eskubide banaketetan, hain zuzen ere.