Kolonbiako 'Cine cruzando fronteras' ekimen formatiboaren deialdia zabalik
Inskripzioak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 20an amaitzen da

Bogotá Audiovisual Market (BAM) delako gunearen ekintzen baitan gauzatuko da

Cine cruzando fronteras SGAE Fundazioak abian duen koprodukzio aholkularitza tailer edo ikastaroa dugu. Bigarren edizioak ere Europa eta Latinoamerikako industria zein autore lana eta koprodukzioa nolabait uztartzea bilatzen du. Iaz bezala, Bogota Audiovisual Market delakoaren programarekin bat egingo du (BAM), Kolonbiako hiriburuan, oraingoan 2019ko uztailaren 9tik 11ra.

Hiru egunetan zehar, Latinoamerika, Espainia eta Portugal jaioterri gisa duten ikusentzunezkoaren 15 profesional (zuzendariak, gidoigileak edo eta ekoizleak) elkartuko dira antolatutako hitzaldi, lan-talde eta norbanako aholkularitza saiotan, guztiak, BAMaren baitan emango direnak, hain zuzen ere.

Parte-hartzeko interesa duten horiek guztiek garapen bidean den fikzio edo dokumental luzemetrai edo animazio film baten egitamu bat aurkeztu beharra dute, kalitatea, bideragarritasuna eta nazioarteko ahalmena agertuz. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaitzen da.

Cine Cruzando Fronteras ekimenaren asistentzia doakoa da eta ostatu 3 gau zein egitamuan jasotzen diren bazkariak aurreikusten dira.

NOIZ:
2019ko uztailak 9, 10 eta 11

NON:
Bogotá Audiovisual Market (BAM), Kolonbia

LEKU ESKURAGARRIAK:
15

SALNEURRIA:
Bertaratze dohaina (ostatu 3 gau eta egitamuan jasotzen diren bazkariak aurreikusten dira).

INSKRIPZIO ETA DOKUMENTAZIO AURKEZPEN EPEA:
Maiatzaren 20ra arte.

Informazio gehiago eta izen ematea