Egile eta argitaratzaileen elkarte profesionalen proiektuetarako laguntzak

2019 deialdia

SGAE Fundazioak aditzera ematen du dagoeneko zabalik direla egile eta argitaratzaile profesionalen taldeen proiektuak abian jartzeko laguntzak, aurten, zazpigarren urtez jarraian. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 10etik ekainaren 14ra doa. Talde eta federazioak 2019an eta 2020ko lehen hiruhilabetera arte garatzen ari diren iharduerei euskarria ematea bilatzen dute eta diru kopurua 150.000 eurokoa dugu.

Indarrean jarri zirenetik laguntza hauek sekulako aitorpena jaso dute eta urtez urte eskaerak gorantz joan dira. Horrekin, bide batez, hautatuak izaten diren proiektuen eragina. 2019an ere mailari eustea espero dugu.

Laguntza egitamuen nondik norako eta xehetasunei buruz sakontzeko baduzu  SGAE Fundazioaren webgunean sartzerik. Egitamu berau eta SGAE Fundazioaren guztiak zure interesekoak izango direlakoan gaude, baita zure sorkuntza lana nonbait areagotzeko baliogarriak izango zaizkizulakoan ere.

Informazio gehiago eta oinarriak
Izen-emate formularioa hemen