'JazzEñe' VI. deialdia. Estatu mailako jazz erakustaldia nazioarteko programatzaileentzako
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20ra arte indarrean da

Malagako Udalarekin elkarlanean, Cervantes eta Echegaray Antzokiekin batera, SGAE Fundazioak abian jarri du JazzEñe ekimenaren seigarren edizioa, SGAE taldeko bazkideen artean jazzaren nazioartekotasuna zabaltzea helburu gisa, eta, Malagako hiriburuan ospatuko dena, 2019ko irailaren 26tik 28ra.

Hau dela eta, SGAE Fundazioak indarrean dugun deaialdi publiko hau egiten du, honako lagunei zuzenduta:

• Musika arloko SGAEko kide diren bazkide guztiei.
• SGAE taldean erregistraturiko errepertorioaren erabiltzaileak diren jazz taldeei, nahiz eta SGAEko kide den autorerik ez izan partaide bezela.

Parte-hartu nahi duten bazkide zein talde guztiek badute eskaera bidaltzerik 2019ko maiatzaren 20ra arte. SGAE Fundazioak izendatutako Ebaluazio Batzorde batek aintzat hartu eta ebaluatuko ditu bazkide eta taldeek bidaltzen dituzten eskaerak. Bertan jazzgintza profesionalaren hainbat eragile, programatzaile, erakundeetako erantzule eta ordezkari kultural arituko dira.

Programa honen helburuak honako hauek dira: jazza aktiboki sustatzea, espainiar jazz taldeen partaidetza jaialdietan bultzatzea, SGAEko kide diren bazkideentzako nazioarteko birak garatzea, eta topaketak eta esperientzien elkartrukaketak erreztea eta gure herrialdeko eta mundu guztian sektore honetan dauden profesionalak elkar ezagutzea (autoreak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, disketxeak, etab.).

Aipatutako hiru egunetan zehar, jazz sortzaile eta talde partehartzaileek showcase ereduko hainbat kontzertu eskeiniko dituzte eta ikuslegoaren artean gure ingurunean jorratzen den jazzarekiko interesa izan dezaketen europar zuzendari eta jaialdi programatzaile anitz aurkitzea espero da. Horien arteko elkarretaratzeak ere antolatuko dira SGAE Fundazioaren eskutik, managerrak, sortzaileak eta taldean nolabait uztartuz.

Informazio gehiago eta oinarriak