Teatroautor Exprés 2019 lehen deialdia
Antzerki lanak jasotzeko epea martxoaren 25etik maiatzaren 10era zabalik da

SGAE Fundazioak Teatroautor Exprés deritzon bildumarako 2019ko estreineko deialdia egin du eta ekimenak bere baitan jasoko dituen antzerki lanak bidaltzeko epea maiatzaren 10ean amaitzen da.

2013an, duela sei urte ekin zion edizio ildo honek, eta, autoreek sortzen dituzten eta estreinatu berriak diren lanen promozioa bilatzen du, alegia, kritiko, antzeztalde, ekoizle, programatzaile, akademiko eta abarreko eragileen artean lanen inprimakiak banatuz.

2019ko lehen deialdi honetan oinarriak betetzen dituzten autore guztiak aurkez daitezke. Betebeharren artean, obra 2019ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra doan epean erabat estreinatu izatea.

Antzerki lanak jasotzeko epea maiatzaren 10ean ixten da, ostirala, gaueko 24:00etan.

Oinarriak eta izen-emate formularioa hemen