Antzerkigintza eta Haurtzaro zein Gazteriaren estreineko Jardunaldiak SGAE Fundazioaren laguntzarekin burutuko dira
Elkarretaratze eta eztabaidarako gune bezala pentsatua, ekimena Bartzelonan garatuko da, martxoaren 27tik 31ra

SGAE bazkideek jardunaldietan parte-hartze hobatuaz gozatzerik dute

Antzerkigintzak berez merezi duen balioa haur eta gazteen artean zabaldu nahian, Antzerkigintza eta Haurtzaro zein Gazteriaren estreineko JardunaldiakBartzelonan burutuko dira, martxoaren 27tik 31ra, Beckett Aretoaren Nazioarteko Antzerkigintza Obradorean, SGAE Fundazioaren laguntzarekin.

Associació Professional de Teatre per a Tots els Públics (TTP) eta Asociación de Teatro para la Infancia y la Juventud (ASSITEJ España) elkarteek antolatzen dituzte eta hala elkarretaratze nola eztabaidarako gune bat bezala pentsatuak izan dira, ikuslego gazteena ardatz.

Nonbait antzergintzaren balioa eta beronen aldarrikapena egin nahi da haur eta gazteen artean, baita azken urteotan mezu hau jorratzerik izan duten egile, talde eta elkarteen artean ere. Izan ere, beraiek dira ikuslego gaztea xedetzat erabateko lengoaia eta tresna berriak uztartzen ari diren eragile berriztatzaileak.

Antzerkigintza eta Haurtzaro zein Gazteriaren estreineko Jardunaldien programakzera aurreikusten du:

- Suzanne Lebeau egile kanadiarrarekin ikastaro edo tailerra, 2019ko martxoaren 27tik 30era.
- Eztabaida, hitzaldi eta elkarretaratzerako hiru egun, non profesionalak, antzerkigileak eta sektorearen talde eragileak bilduko diren, 2019ko martxoaren 29tik 31ra.

Salneurriak:

- Jardunaldiak: 80 € (SGAE bazkideak, ASSITEJ eta TTP: 50 €)
- Suzanne Lebeauren tailerra (Leku mugatua. Jardunaldietarako sarrera barne): 200 €

Antzerkigintza eta Haurtzaro zein Gazteriaren Jardunaldiei buruz informazioa