AMA elkarteak musikagintza eta jabego intelektualari buruzko ikastaroa antolatu du
Doakoa eta gunea bete artekoa, Bilboko Campos Eliseos Antzokian emango da, 2019ko apirilaren 4an

Apirileko eskaintza formatiboaren baitan, hilaren 4ean, osteguna, arratsaldeko 16etatik 21etara,Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoak (Bertendona 3 Bis, 6. solairua), Autores de Música Asociados (AMA) elkarteak antolatutako musikagintza eta jabego intelektualari buruzko tailer bat hartuko du. Ekimenak Euskal Herriko Musikarien Elkartearen (MUSIKARI), Mr Jam eta SGAE Fundazioaren laguntza du.

Abagune honetan musikagintzaren aspektu teknologikoetan sakondu nahi da, musikagintzarekin lotuta beste hainbat aspektu nonbait ikutuz ere: jabego intelektuala, aholkularitza fiskal eta laborala, autore eskubideen kudeaketa erakundeekin hartuemana, komunikazioarako trebakuntza edo ingurune digitala eta sareak.

AMAk hiru hizlari-formadore jarriko ditu: Ramiro Martinez-Quintanilla, Juan José Solana eta Ivan García-Pelayo kide eta adituak. MUSIKARIk, bere aldetik, bertoko beste ponente bat edo bi jartzeko moduan izango da, bere eskarmentu propioa agertu nahiean.

Tailer presentziala burutu eta gero, apirilaren 15ean AMAk bi hilabeteko praktika on line bat abian jarriko du, presentzialki jorratutako edukietan sakondu nahi dutenentzat, edo eta, Bilboko aukera presentzialean egoterik izan ez dutenentzat.

Parte-hartze era biak doakoak dira. Ekimenaren publiko objektiboa honakoa dugu: maila guztietatko musikagileak, hasi-berriak eta esperientzia zein teknika berriak ikasi nahi duten eskarmetukoak. AMAk interesatu guztien esku informazio e-mail hau eskuragarri du: info@amautores.com

Informazio gehiago eta fitxa teknikoa