Abian da SGAE Fundazioa-FECED dantzaldiaren V. edizioa
FECED eta SGAE taldeei atxikita dauden Estatuko dantza-talde guztiei zuzendutako deialdia dugu

Izen-emate epea 2019ko martxoaren 15ean amaitzen da

Estatuko Dantza Enpresa eta Konpainien Federazioarekin elkarlanean (Federación Estatal de Empresas y Compañías de Danza FECED), SGAE Fundazioak abian jarri du aurtengo dantzaldiaren edizio berria, alegia, boskarrena, Bailar en la Berlanga ‘BB’ lelopean. Madrilen gauzatuko da, Berlanga Aretoan hain zuzen ere, apirilaren 2tik 5era (Andrés Mellado kalea, 53. Madril).

Dantzaldiaren helburua Estatu mailan egiten den dantza sustatzea eta ikuslego berriak aregaotzea da. FECED eta SGAE taldeei atxikita dauden Estatuko dantza-talde guztiek har dezakete parte(dantzagilea SGAE bazkidea izan behar da) eta 20-60 minutu arteko ikuskizun baten aurkezpena egin beharra dago. Koreografiaren generoa eta dantzarien kopurua librea da baina Berlanga Aretoaren ezaugarri teknikoetara moldatzea derigorrezkoa da.

Dantza-lanak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 15ean amaitzen da.

Parte-hartu nahi duten konpainia edo dantza-talde guztiek horren berri eman beharra dute artesescenicas@fundacionsgae.org posta elektronikoan, honako datu hauek luzatuz:

- Harremanetarako datuak.
- Ikuskizunarekiko esteka.
- Ikuskizunaren bideoarekiko esteka.
- Iraupena eta dantzari kopurua.

Informazio gehiago