SGAE Fundazioak 2019ko Musikagile Gazteen XXX. deia egin du
Musika-lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 6an ixten da

35 urtetik beherako musikagilerentzako sariak aurreikusi dira, denera, 11.700 euro

Aurten ere, Espainiako Musika Gazteriarekin batera abian jarritako sari berezia dugu

Urtero lez, Musika Difusiorako Gune Nazionala eta SGAE Fundazioaren Musikagile Gazteen XXX. deialdia luzatu egin da aurten. Musikagintzaren profesionalen artean erabateko onarpenarekin, gazteengan musika klasiko garaikidearen sorkuntza bultzatzea bilatzen dute sari hauek, eta, bide batez, giza garapena sustatzea, musikagintza honen lengoia eta tendentzia berriak baita adierazbideak ere zabalduz.

Betebeharren artean honakoak dira: musikagintza klasiko garaikidea egin edo sortu, 35 urte baino gutxiago izan deialdia ixten den egunerako eta, jakina, SGAE, Autore eta Argiratzaileen Elkarte Nagusiaren bazkide izan. Bide batez, 2016tik aurrera deitutako deialdietan lehen sarituak ezin izango dira aurkeztu.

Aurkeztutako musika-lanak autoretza bakarreko obra argitaratu gabeak izan beharko dira, zazpi eta hamabi minutu arteko iraupenekoak eta, gutxienez, bost eta gehienez bederatzi interprete edo instrumentu jole arteko oinarri instrumentala aurreikusi beharra dute.

Irailak 6, obrak aurkezteko epea

Lanak jasotzeko epea 2019ko irailaren 6an amaitzen da, ostirala. Hiru kopia aurkeztea eskatzen da, alegia, partitura orokorrarenak, gutun-azal itxi batean egilearen datu guztiak zehaztuz.

Aurten ere sari berezia: Musika Sarearen Musikagile Erresidentea

Igaz bezala, ekimenak aintzat hartzen dituen sari ezberdinei aurten beste sari bat gaineratzen zaie, alegia, 2019 Musikagile Erresidentea. 2018an abian jarritako aitorpen hau Espainiako Musika Gazteriarekin abian jarritako ekimena da eta elkarte horren musikagile erresidentea bilakatzea dakar, 2020-2021 denboraldian. Sare horrek hiru kamara musika-lan enkargatuko ditu eta musikagile erresidenteak bakoitzeko 1.000€ jasoko ditu. Musikagile irabazleak Musika Sarean parte-hartzen duten hiru talde edo formazio aukeratuko ditu eta musikaldi honetan eskeintzen diren emanaldi guztietan interpretatuko ditu enkargatutako musika-lanak. Urtero Musika Sareak 200 kontzertutik gora eskeitzen ditu.

Informazio gehiago eta oinarriak