SGAEk hil-ondorengo Ohorezko Domina emango dio Alfonso Sastreri 29/ira./2021
Fermín Cabal erakundeko presidenteordeak Juan Sastre hildako egilearen semea denari luzatuko dio aitorpen berezi hau, urriaren 5ean, asteartea, Bilboko Campos Eliseos Antzokian

Elkarretaratze berean, Antonio Onetti SGAEko presidenteak, Julen Ezkurra, Manuel Sagarna, Pascual Barturen, Enrique Fernandez de Garayalde, Sabino Lopez de Guereño, Jose Maria Oiarzabal eta Carlos Zubiagari, 'autoreen etxeko giltzak" emango dizkie, bertan bazkide gisa 50 urte baino gehiago emateagatik

Euskadin SGAEko zuzendaria den Ignacio Casadok gidatuko du ekitaldia eta Oskar Castaño 'Garbitxu', alegia euskal Kontseiluko presidentea, anfitrioi lanetan arituko da

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak bere Ohorezko Domina emango dio Alfonso Sastreri, hil ondorengoa alegia, datorren asteartean, urriak 5, 12:00etan Campos Eliseos Antzokian (Bertendona kalea 3 Bis, Bilbo). Juan Sastrek, irailaren 17an Hondarribian 95 urte zituela hil zen antzerkigile erabatekoaren semeak, Fermin Cabal SGAEko presidenteordearen eskutik jasoko du ohorezko distintzio hau, zendutako aitaren izenean.

Era honetan SGAEko bazkideen agindua gauzatuko da, izan ere, Zuzendaritza Batzarrak 2021eko martxoan aitorpen hau luzatzea adostu zuen, XX. mendeko Espainiar Estatuko antzerkiaren egile adierazgarrienetako batentzat, bere literatur ibilbide luze eta oparoagatik, olerkia, saiakera, antzerki-kritika eta zinema ere barnean hartzen dituena. Alfonso Sastre SGAEko kide genuen 1946tik, erregistratutako ehunka letrek zein antzerki-lanek osatutako errepertorioarekin.

Ohorezko Dominarekin, SGAEk eskertu egiten du kulturaren arloko gizon eta emakume garrantzitsuek gizarte zibilari egindako ekarpena. Francisco Ayalak, Antonio Buero Vallejok, Marilyn Bergmanek, Francisco Nievak, Lina Morganek edo, duela gutxi, Antonio Banderasek jaso dute aitorpen berau, besteak beste.

Omenaldia beteranoei

Ekitaldi berean, Antonio Onetti SGAEko presidenteak, "egileen giltza" emango die honako musikagile hauei: Julen Ezkurra (Izartza, 1930); Manuel Sagarna (Hernani, 1935); Pascual Barturen (Bakio, 1936); Enrique Fernandez de Garayalde (Altsasu, 1939); Sabin Lopez de Guereño (Bilbo, 1941); Jose Maria Oiarzabal (Andoain, 1946); eta Carlos Zubiaga (Bilbo, 1941), azken hau Mocedades edo eta El Consorcio taldeetako kide izanagatik aski ezaguna. Horiek guztiek 50 urte baino gehiago bete dituzte bazkide gisa 2021ean. Horregatik, SGAEk garrantzia eman nahi dio bere ibilbide artistikoari.

"Egileen giltza"ren emaria SGAEko kide gisa bost bosturteko daramatenei erakundeak egiten dien omenaldia da; hots, kulturako profesional anonimo zein ezagunak, sorkuntzako beteranoak, beren lanak beren aurpegiak baino ezagunagoak izaten direnak, hamarkadetan zehar artista, antzezle edo aktoreen ahotsetan edo aurpegietan talentu bikaina egiaztatzen dutenak.

Ignacio Casado eta Oskar Castaño 'Garbitxu', Euskadiko SGAEko zuzendaria eta Euskadiko lurralde Kontseiluko presidentea hurrenez hurren, ekitaldian omendutako egileak hartu eta gidatuko dituztenak izango ditugu.

Dagoeneko jaso duten egileak

Joan Manuel Serrat, Manolo Sanlúcar, Antón García Abril, Ramón Arcusa, Manuel de la Calva, Dyango, Joan Guinjoan, Carlos Saura, Javier Elorrieta, Josefina Molina, Albert Boadella, Alfredo Amestoy, Manuel Moreno Buendía, Antonio Gala, Manuel Lopez Quiroga edo Jaime de Armiñán dira, besteak beste, SGAEn 50 urte bete dituzten sortzaileen adibide batzuk.