SGAE Fundazioak antzerkigileentzako 2019 sarien deialdia egin du
Jardiel Poncela XXVIII. SGAE Saria, Haurrentzako Antzerkigintza XX. SGAE Saria eta Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko XIII. Lehiaketa ditugu

Lanak bidaltzeko epea apirilaren 22an amaitzen da

Helburua, urtero lez, antzerkigintza berria sustazea da, antzerki saioak eta autoreak areagotzea, eta, nonbait, sektorea aberastea. SGAE Fundazioak honakoaren bitartez aditzera ematen du antzerkigileentzako 2019ko deialdia, Jardiel Poncela XXVIII. SGAE Saria, Haurrentzako Antzerkigintza XX. SGAE Saria eta Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko XIII. Lehiaketa, hiruak aintzat hartuz, azken hau, lesbo, gay, trans, bisexual eta queer antzerki testuetarako.

Testuak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 22an amaituko da. Epai-mahaia Arte Eszenikoetako prestigiozko hainbat profesionalek osatuko dute eta sarien emaitza 2019ko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da.

Aurten 20.000 euro emango dira saritan, era honetan banaturik: Jardiel Poncela Saria (8.000 euro); Haurrentzako Antzerki Saria (8.000 euro); Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko Lehiaketa (4.000 euro). Sari ekonomiko hauekin batera, testu irabazleak SGAEren Irakurketa Dramatizatuen emanaldian integratuak izango dira eta, gerora, SGAE Fundazioak argitaratzen dituen antzerki testuekin batera kaleratuko ditugu.

Informazio gehiago eta oinarriak